Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Itsasora edo ohera egin izan dut salto. Ibaiaren bestaldera nahiz amaren magalera. Eta hutsera, bai, hutsera ere salto egin izan dut behin baino gehiagotan, norbaiten besoak zain neuzkala imajinatuta. Orain hortxe nabil, bai ez, ez bai, ez dakit, agian, bihar, itxaron pixkat, bai ez, ez bai, geroago, orain ez, orain ere ez, noiz bai?Egin salto eta har ezan kolpe galanta, tuntuna, beti airean zintzilik bizitzea baino hobea dun-eta.


butakak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-08-14 22:27

Zinema eder bateko jarleku izan ziren horiek zutik diraute, iraun diraute.  Urteak dira beraietan inor eseri ez dela, izan ere, zertarako eseri pantailarik gabeko zinema bateko aulkietan, filmeko pertsonaia sentitzeko ez bada.Iragana kontatzen duten egunkariak, halaber, iragana bera bezain zatituta daude. Gogoa ematen du puskak hartu eta kolax erraldoi bat egiteko, polita izanda ere, pena emango lukeena.Hobea litzateke zauri hauek itzalean gordeko balira, ze behar dauka eguzkiak zapalduak argitzeko?


besterik gabe

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-08-10 09:02

Bidegorritik doan txinatar koadrila,herriko hotelean ostatu hartu duten bidaia-gidatu bateko turista gogotsuak izan daitezke,edo, besterik gabe, bidegorritik doan txinatar koadrila.Arropa eskegitzen erori zaizkidan kuleroak,gero behera eskean jaisteko kezka izan daitezke,edo, besterik gabe, behera hegan doazen kuleroak.Egutegiari erauzitako orria,oporren bukaera gertuago sumatzearen tristura izan daiteke,edo, besterik gabe, egutegiak erantzi duen orria.Emango nizukeen besarkada,dudan kariño nahiaren froga garbia izan daiteke,edo, besterik gabe, emango dizudan besarkada.Esan dizkidazun hitza...


Lurretik lorera, loretik bihotzera legetatik urrun, malkotatik gertu esaidak lagun eskutik heldu ta begitara herrian zutik jarraituko diagula... Begitara begira, begitara begira Lekuz kanpo gaudela esaiguzu.Vendetta


Kantuz etorri zait eguna, ta esan diot, isiltzeko:Goizuetatik behera gindoazenerako maitasunaren sutegiko sutondoan bildurik neduzkan begirada oharkabeen ezpalak, keinu kilikatzaileren batek su eman zezaien. Lainoek beren langa ideki ordurako, haize euritsua, kolpatzaile itsua, gure gorputz nagituak astintzen hasia zen, ikutu bakoitzean, losintza bakoitzean, gure haragi geldoa freskotasunez kilikatuz. Goizuetatik behera Arano parean gindoazenerako, dena prest zegoen, baina… keinu jostalari bat falta zen, lotsak gorritutako begirada txingartu bat, arrunkeria ziztatzaile bat, ausarkeria k...


pertxa

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-08-01 21:29

Orijinaltzat daukate batzuek, frikitzat besteek, baina berak pertxa bat dela uste du, bere burua hartu beharrean, mundua hartzen duena armairutzat.


NORiA

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-07-29 14:42

Birakabinaka birakanoriannora norian?Gorantz, irrikaBeherantz, kilimak sabeleanGorantz, kirioak zirikaBeherantz, tximeletak tripanBiraka binaka biraka norian nora norian?Gorantz, irrika berriro Beherantz, kilimak berriz Gorantz, kirioak berriro Beherantz, tximeletak berrizBiraka binaka biraka norian nora norian?Gorantz, berriro Beherantz, berriz Gorantz, berriro Beherantz, berrizAmodioak idatziainertziari.


Ausardia. Ahulezia.Ardura.Antsietatea.Beroa. Bertigoa. Bakea. Blokeoa.Desioa.Damua.Egarria.Erokeria.Errua.Egonezina. Euforia.Gosea. Gogoa. Gorrotoa.Haserrea. Histeria. Hotza.Izua. Intriga. Indarra. Inbidia.Jakin-mina.Konfiantza. Kezka.Lilura. Lotsa. Maitasuna.Mina. Motibazioa. Malenkonia.Nekea. Nazka.Obsesioa.Poza. Presioa. Plazera.Sustoa.Tristura.Xarma.Zalantza.  Aberiatutako kameleoiak gorritzen dira belarretan, zebrabideetan berdetu, zeruan hegan horitu. Aldrebes oso. Eta galduta sentitzean hargatik, erabakitzen dute aberiatuta daudela.Munduak, aldiz, ez du aberiatutako kameleoirik ...


Zure itzala

4
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-07-18 23:23

Zure itzala koloretakoa dela imajinatu dut. Baina daltonismo boluntarioa da.Margolan paregabea egin duzula imajinatu dut. Baina atzo atera zenidan argazkia zen.Ilargia itzali duzula imajinatu dut. Baina pertsianak jaitsi dituzu. ...imajinatu dut. Baina... Baina imajinatu dut.


Pailazo hutsa da, diot, irriz begira naukanean zein ongi pasatzen duen sinetsi ezinda. Saltoka eta korrika doa bizitzan, hargatik nion inbidia arnasestua konfesatu zidan arte. Arnasestu alaia, baina arnasestua azken batean.Gaur, barrez jarraitzen zuen etengabe eta nik indar guztiz desio izan dut ez aritzea nitaz, hala balitz, ez nintzateke-eta konturatuko.Behar ditut pailazoak, beldurra ematen didatelako.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao