Bat, bi ta hiiiru!

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-08-20 10:35
4

Itsasora edo ohera egin izan dut salto. Ibaiaren bestaldera nahiz amaren magalera. Eta hutsera, bai, hutsera ere salto egin izan dut behin baino gehiagotan, norbaiten besoak zain neuzkala imajinatuta. Orain hortxe nabil,
bai ez, ez bai,
ez dakit, agian,
bihar,
itxaron pixkat,
bai ez, ez bai,
geroago,
orain ez,
orain ere ez,
noiz bai?
Egin salto eta har ezan kolpe galanta, tuntuna, beti airean zintzilik bizitzea baino hobea dun-eta.

... 2011-08-21 02:02 #1

ze kolpe? airean bizi liteke hegan, zintzilik egon gabe.

Katu!

Katu! 2011-08-21 22:43 #2

Kolpea hartzea hobea izaten da airean bizitzea baino.
Halere, erortzen bazara, gorantz erori zaitez!!

xuxurlatuz

xuxurlatuz 2011-08-28 20:48 #3

Airean egonik, lurra gertu sentitzen badugu (ikusten badugu), metro gutxitara gaude eta kolpea arina da. Ta Permititu daiteke belaunetan ebakin bat. Txarra izaten da, ordea, hegan ibili ta zerura begira gaudela 100metrotatik erortzea. Hor gaizki erori, postura txarren bat ta ospitalean amaitu dezakegu, kroniko.
Erortzera goazela ustea bera, lurra jada akoltxatzea da. Eta nork daki, agian ondo erori, ibiltzen ikasi eta ez dugu inoiz hegan egin beharrik izango (nahita ez bada). Eta gainera... normalean airean egonik ez da besterik gabe pentsatzen lurreratzean... aterrizatzeko pista ikusi dugulako ez bada. Horrek bultzatzen gaitu jeistera, iman batek bezela. Baina nork erakusten du aterrizatzen? Gure usteak espejismoak ez direla pentsatzea ezta erreza.

. 2011-08-31 17:40 #4

http://farm7.static.flickr.com/6128/6097052515_ff46febbc9_z.jpg

Utzi iruzkina: