butakak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-08-14 22:27



Zinema eder bateko jarleku izan ziren horiek zutik diraute, iraun diraute.  Urteak dira beraietan inor eseri ez dela, izan ere, zertarako eseri pantailarik gabeko zinema bateko aulkietan, filmeko pertsonaia sentitzeko ez bada.

Iragana kontatzen duten egunkariak, halaber, iragana bera bezain zatituta daude. Gogoa ematen du puskak hartu eta kolax erraldoi bat egiteko, polita izanda ere, pena emango lukeena.

Hobea litzateke zauri hauek itzalean gordeko balira, ze behar dauka eguzkiak zapalduak argitzeko?



Utzi iruzkina: