arnasestuka, sudur gorritik

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-07-12 16:28

Pailazo hutsa da, diot, irriz begira naukanean zein ongi pasatzen duen sinetsi ezinda. Saltoka eta korrika doa bizitzan, hargatik nion inbidia arnasestua konfesatu zidan arte. Arnasestu alaia, baina arnasestua azken batean.Gaur, barrez jarraitzen zuen etengabe eta nik indar guztiz desio izan dut ez aritzea nitaz, hala balitz, ez nintzateke-eta konturatuko.



Behar ditut pailazoak, beldurra ematen didatelako.



Utzi iruzkina: