agur azkar bat

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-04 16:05




Zure begiak ikusten ditut tabladutik, epaituz pixkat ikasi dedala kantatzen baina zer hobetu haundia dedala oraindik. Nolako lata afalostean bertsotan has gintezen, ta guk ezetz. Ondo ikasi gabeko kantuen, ohetik entzundako pasakalleen damua. Pozten naiz aukera izatearren zure dohain ta jenio txarrak gertutik ezagutzeko. Garbi izan zazu denok egingo degula lan zuk sinisten zenuen horren alde, izan euskera, txistua, kantua, herria... ta lortuko degula berriz pozik sentitzea igande goizetan ere, zu gogoan beti. Barru-barrutik, eskerrik asko, Joxe Mari.

Amaia



Utzi iruzkina: