Txoriak txori

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-13 16:41




Kaiolak eta kaiolak eta kaiolak, kaiola gehiago, kaiolak, eta kaiolak, kaiola pila, kaiolak, kaiolak denak. Non dira txoriak? Zertarako dira txoririk gabeko kaiolak?

Burdin pusketa bihurtzen dira barroteak, inor preso ez baldin badute. Kaiolak ez dira hain kaiola txoririk gabe.

Edo bai. Kaiolak beti dira kaiola, txoriak txori diren bezala beti. Norbait dute beti preso, barruan inor ez badago ere. 

Kaiola hutsek aske dena atxilotzen dute, begira dauzkaten begi-nini lasaituak. Kaiolaz kanpokoa konturatzen da kaiolaz kanpo dagoela, hau da, ez dutela barroteek mugatzen. Eta aske zen hark sinetsi egiten du aske dela, kaiolan legokeen txoriaren erruki da, tentel, inozo.

Aske dela uste duena preso dago. Barroterik gabe. Kaiolarik gabe. Hegorik gabe.





Utzi iruzkina: