gaur, lehenengoa delako berriz

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-01 14:06




Urte berri on, hasteko.

Horretaz gain, auto zuria elur zuritan. Jakinagatik inor ez zaiola jarleku izoztuetan eseriko, zabalik dauka atea. Sartuko ez denarentzat zabalik, munduko beste ate asko bezala.
Uda iritsiko da eta orduan ez da hain garbi egongo inor ez sartzearen arrazoia.

Urte berri on, beste behin, eta, faborez (niri ere ari naiz), ez nekatu zergatien bila, itxi ateak eta arrankatu, ez dago zertan itxoin itxoiten ez duen denborari.



Utzi iruzkina: