zutaz behingoz

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-30 00:54
2

Zutaz ari banaiz,
ez da itsuki maite zaitudalako
ez nauzu txoratzen, ez aztoratzen
ez
zutaz ari banaiz,
orain arte zutaz aritu ez naizelako da
gehiegi bainoago
komeni ez zaigun modu batean maite zaitudalako
zaitudalako, esan dut
nik zu.

bufanda gorridun mutikoa

bufanda gorridun mutikoa 2012-01-04 14:19 #1

maite zaitudalako, nik zu, nor-nori,
zuk ni... maite nauzulako
elkar...
zergatik jokatzen dugu aditzak jakingo ez bagenitu bezala?

errailak

errailak 2012-01-04 15:14 #2

Aditzak badakizkigu
jakin nor-nork guk-haiek
aldiz, ez dakigu
ulertzen
sinisten
onartzen
hizkuntzaren bidez adierazi behar ditudanean
ulertzen
sinisten
onartzen
ez ditudanak,
aditzik ez dakit eta ez dakit ezer.

Utzi iruzkina: