Azkenaldian, entregatu beharreko txostenak eta azterketak direla eta, agobiatu xamar nabilela onartu behar dut. Etxean lanean hasten naizen bakoitzean ikusten duzue non bukatzen dudan, beraz, gaur arratsaldean Tolosako Aranburu liburutegira joango naiz. Lau pareta isil horietara sartzean betikoak daude esaldia bururatzen zait. Ondoren, neu ere "betiko" bihurtu al naiz? galdetzen diot neure buruari. Agian bai. Orain dela 7 hilabete hasi nintzen bertara joaten, eta azterketa garaitik at ederki egoten dela esan beharra dago; hortxe gakoa, a...
Atzo arratsaldean biokimikako txostenerako informazio bila nenbilela, eta ez galdetu nola, La Razón egunkariaren webgunean bukatu nuen. Bertan, hementxe jarriko dizuedan artikulua aurkitu nuen (egin klik). Luzea da; alfer xamarra bazabiltz hementxe dauzkazu irakur daitezkeen hainbat perla: - La mayor parte de las personas que integran la enseñanza vasca son afines a las ideas nacionalistas. - Es habitual que en las fiestas de las ikastolas prolifere simbología, por ejempl...
Azkenaldian dexente idazten dut futbolari buruz, agian gehiegi. Pena da, baina idazten dudan bakoitzean kirol honen inguruko gai itsusiren bat komentatzeko da; hobe gutxiago idazteko aukera banu. Atzo, Anoetako belodromoan, logikak itsukeriaren aurka galdu zuen, arrazoiak boterearen aurka eta ilusioak manipulazio eta diruaren aurka. Atzo, Erreala inoizko egoerarik gordinenera eraman zuen pertsonak (Miguel Fuentes jaunak) presidente berria hautatu zuen talde txuri-urdinarentzat. Bai, hautatu diot, prensan agertu zen bezala bere ingur...
Finalmente, no se jugará el Euskadi - IránDespués de que los jugadores vascos se negaran a disputar el partido amistoso ante Irán bajo el nombre de Euskadi y no Euskal Herria, la federación de fútbol del País Vasco ha confirmado que el choque programado para el día 23 de diciembre no se disputará. Pese a la reunión mantenida entre los futbolistas y miembros del organismo para desbloquear la situación, no se llegó a un acuerdo y no se jugará el típico partido navideño tras quince temporadas disputándose de forma consecutiva.Está previsto que este jueves, tanto deportistas como Federación den...
Ametsa amaitu da. Gaur, Gipuzkoako semifinaletan zorteak ihes egin eta Espainiako Kukuxumusu mus txapelketatik at geratu gara. Zorte txarra izan dugu, partidako une erabakihorretan ez dugu karta onik ikusi eta ezin izan dugu ezer egin. Dena den, ederki pasa dugu. Muxutruk apuntatu ginen, nahi bezain beste patxaran edan dugu (hau ere debalde) eta tabernako txapeldunak izan gara, hainbat opari eskuratuz. Datorren urtean izan beharko du. Pena ematen digu geure jarraitzaile guztiei huts egin izanak; asko izan dira jaso ditugun...
Asteko lehen eguna beti izan ohi da gogorra, luzea eta, batez ere, nekagarria. A zer nolako astelehena dudana! esan ohi dut egun guztian zehar. Gorroto dudan Marca egunkariaren atzeko azalean ere Roberto Palomar (kazetariak?) gogorarazten digu egunaren xamurtasun eza, No me gustan los lunes izenburuaren lelopean idazten duen artikuluan. Astelehenak Antena3 katearekin amaitu ohi ditut, Fisica o Quimica telesaila ikusiz. Badakit zer pentsatzen ari zaren, eta bai, ni ere iritzi berdinekoa naiz, telesail hau kaka bat da. Ez du argumentu handirik,...
Hau da Iban Zalduaren azken nobelaren izenburua. Astelehenean, Durangoko azokan nengoela, zein liburu erosi erabaki ezinik, neskak eros nezan gomendatu zidan, idazle ona baitzen, ironia zorrotzaz idazteko gai. Hasi eta 2 ordu t'erdi ondoren aho bete hortz nengoen, liburuaren azken orriarekin eskutartean. Liburuko protagonista inguruko giro politikoarekin aspertuta dagoen Joseba Anabitarte unibertsitateko irakaslea da, eskizofrenia batean bizi dena. Gauzak horrela, Alaskako unibertsitate batetik Euskal Herriari bu...
Haurten Urritik ikasten hasi eta sekulako notak aterako ditut Otsailean. Gazteok gehien erabiltzen dugun esaldia izan liteke, irakasle kabroi horrek izugarrizko putada egin dit esaldiaren ondoren. Neronek ere hauxe pentsatu nuen kurtso hasieran, baita huts egin ere, urteroko legez. Ezin dut esan karrera gaizki bideratuta dudanik, baina haurten ere betiko estuasunak pasako ditudala uste dut. Lehen esaldi horren ondoren oraindik ez dut materia nahikoa ikasten hasteko esaldia dator, geure burua lasaitzeko ezin hobea, baina erabateko gezurra. Bet...
Batengatik edo bestearengatik, Erreala egunero dugu berri azken boladan. MIkel Alonso zela, administratzeaile konkursalak zirela, orain Jesuli kasua dugu hizpide. Aipatu beharra dago Jesuli 2006/2007 denboraldian talde txuri urdinean jokatu zuen aurrelaria dela, lehengo urtean Tenerife talde kanariarrean jokatzen zuena. Gaur egun ez du ekiporik, eta duela astebete Zubietan izan zen taldekide ohiak bisitatzen eta Iñaki Badiola presidentearekin solasean; elkarrizketa benetan polemikoa izan zen. Elkarrizketa honetan, lehengo urteko azken j...
Hori da azkenaldian Daniel Craig aktorearen inguruan entzun dudan komentaiorik ohikoena. Belaunaldi bakoitzak lehenengo James Bond bat izan du, agentea aktore batekin identifikatuko du, aurpegi bat jarriko dio, baina filmeak ez dira hobeak edo okerragoak 007-rengatik, antzeko argumentua dute denek. Batzuengatik balitz oraindik ere Sean Connery izango genuen gaiztoak harrapatu eta 25 bat urteko neskatxak ligatzen. Daniel Craig gustatzen zaidala esan beharra daukat, Pierce Brosnan gustatzen zitzaidan bezala. Iruzkin honen ondoren zera azal...
Inguratzen nauten gauzen iruzkinak aurki ditzakezu hemen. Badakit ez dela aparteko ezer, baina pena mereziko balute ez nuke hemen idatziko (ziurrenik), aldizkari edo egunkariren batean baizik, eta nire hitzak irakurtzeko erosi egin beharko zenuen. Beraz, hementxe dituzu nire burutapenak, eta muxutruk, aizu!