Euskaldun guztion aberria
Hau da Iban Zalduaren azken nobelaren izenburua. Astelehenean, Durangoko azokan nengoela, zein liburu erosi erabaki ezinik, neskak eros nezan gomendatu zidan, idazle ona baitzen, ironia zorrotzaz idazteko gai.
Hasi eta 2 ordu t'erdi ondoren aho bete hortz nengoen, liburuaren azken orriarekin eskutartean.
Liburuko protagonista inguruko giro politikoarekin aspertuta dagoen Joseba Anabitarte unibertsitateko irakaslea da, eskizofrenia batean bizi dena. Gauzak horrela, Alaskako unibertsitate batetik Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko eskaintza jaso, eta aukera aprobetxatzen du bere ingurutik ihes egin eta atzerrian Euskal Herriari buruzko historia fantastiko propio bat asmatzeko, horretarako bertakoek gure herriari buruz duten ezjakintasuna baliatuz.
Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua, (...) irakurri ostean min eragiten duena. Benetan gomendagarria. Irakurtzeaz bukatutakoan irakurri duen beste norbaitekin komentatzeko beharra sortzen duena.
Agur bero bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: