Kategoria: euskaldun_guztion_aberria
Hau da Iban Zalduaren azken nobelaren izenburua. Astelehenean, Durangoko azokan nengoela, zein liburu erosi erabaki ezinik, neskak eros nezan gomendatu zidan, idazle ona baitzen, ironia zorrotzaz idazteko gai. Hasi eta 2 ordu t'erdi ondoren aho bete hortz nengoen, liburuaren azken orriarekin eskutartean. Liburuko protagonista inguruko giro politikoarekin aspertuta dagoen Joseba Anabitarte unibertsitateko irakaslea da, eskizofrenia batean bizi dena. Gauzak horrela, Alaskako unibertsitate batetik Euskal Herriari bu...