Ez Euskadi, ezta Euskal Herria ere
Finalmente, no se jugará el Euskadi - Irán
Después de que los jugadores vascos se negaran a disputar el partido amistoso ante Irán bajo el nombre de Euskadi y no Euskal Herria, la federación de fútbol del País Vasco ha confirmado que el choque programado para el día 23 de diciembre no se disputará. Pese a la reunión mantenida entre los futbolistas y miembros del organismo para desbloquear la situación, no se llegó a un acuerdo y no se jugará el típico partido navideño tras quince temporadas disputándose de forma consecutiva.Está previsto que este jueves, tanto deportistas como Federación den a conocer sendos comunicados en el que expliquen sus posturas respecto a la suspensión del partido entre vascos e iraníes.
Aldez aurretik zera esan beharra daukat: federazio-jokalari hika-mika honetan jokalarien aldekoa naiz, politika kontuetan sartu gabe, koherentziagatik bakarrik bada ere. Selekzioak ezin du Euskadi izena izan, Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren jokalariak aritzen baitira kamiseta orlegia defendatzen. Nire ustez aproposagoa da Euskal Herria izena, zazpi herrialdeei erreferentzia eginez. Eskoziar batek ezin du Ingalaterrako selekzioan jolastu, nazio bien estatua Britania Handia izan arren.
Hau argituta, benetan lotsagarria iruditzen zait alderdi biek hartutako jarrera. Hasteko, egoera hau diskrezio handiagoz eraman behar zen. Federazioak, neure aburuz, izen aldaketa ofiziala egin aurretik, jokalariak jakinaren gainean jarri behar zituen, eurak baitira izena defendatu beharko dutenak.
Jarraitzeko, jokalariek ere ez zuten behar bezala jokatu. Ziurrenik, aldarrikapena isilean eta federazioarekin zuzenean egin izan balute, euren eskaerak entzunak izango ziren. Prentsaurreko batetan sekulako irain eta mehatxuak botatzea ez da bidea horrelako helburu bat lortzeko. Jokalariek zarata egin nahi zuten. Baita lortu ere.
Azkenean galtzaileak ez dira jokalariak izan, ezta Euskal Federakundea; ez dago galtzaile profesionalik. Galtzaileak gu gara, jarraitzaileak, betikoak. San Mamesera joango ez garenak. Telebistaz jarraituko ez dugunak. Partidari jaramonik egin ez eta hurrengo egunean emaitza egunkarian ikusiko dugunak. Euren soldatak ordaintzen ditugunak.
Kamiseta berde, arroxa edo marroiaz. Euskadi, Euskal Herria edo Nafarroako Erresuma izenpean. Nik neure selekzioa ikusi nahi nuen.
Iruzkinak
biokbat 2008-12-19 15:27 #1
Utzi iruzkina: