Kaixo irakurle! Atzo, neskak eta biok zinemara joatea erabaki genuen. Ez genekien zein pelikula ikusi (neskak 007-ri betoa jarri zion) eta telefonoz, berak eskutartean egunkaria zuela, La Ola (die Welle) filmea ikustea erabaki genuen. Egia esateko, orain dela bi aste zinemako iragarkietan ikusitako beste filme batekin nahastuta aukeratu genuen; zorte handia izan genuen. Agian ez zenuen filme alemaniar honen inguruan berri izango, neronek ere ez nuen sekula izena entzun, baina benetan filme gomendagarria iruditu zitzaidan; zer pentsatu ematen ...
Kaixo irakurle! Badakizu musean jolasten? Askok unibertsitatean ikasten omen dute; nik, ordea, gutxiago jolasten dut bertan nagoenetik. Txikitatik dakit jokatzen, lehenik senitartean eta ondoren lagunekin, beti izan da gustatu izan zaidan apustu joku bat, jokalari oso ona izan ez arren. Orain aste batzuk, nire mus bikoteak Espainiako Kukuxumusu mus txapelketaren berri izan zuen. Parte hartzea debalde zen, lehen itzuliak Donostian ziren, partidan edaten zenuen patxaran guztia muxutruk zen (babesleetako bat&...
Tristeena honako hau da: bere kasa PPko zerrenden buruari uko egin izan ez balio, ziurrenik oraindik ere Espainiar Estatuko presidente izango zela. Egia esateko, ez dakit zein irizpide hartzen duen kontutan jendeak bere estatuaren etorkizuna horrelako norbaiten eskuetan ipinzeko. Ez dakit nork jarri dien zapia begietan; agian eurek jarri diote euren buruari. Agian ez da horren konplikatua. Agian "cara" PP da, "cruz" PSOE eta "canto"... Barkatu, sistema bipartidistan ez dugu "canto"-rentzako lekurik. &n...
Prima de dos películas porno por ganar Redacción - 25/11/2008 03:00 Como prima, dos películas porno. Si el Real Madrid decidió hace unos días motivar a sus jugadores diciéndoles que les pagaban una cuantiosa paga extra si ganaban los próximos cinco partidos, el FC Copenhague, más modesto, decidió que como aliciente para su plantilla regalarían dos películas de dicho género por cada partido ganado. El presidente del club danés, Flemming Ostergaard dijo que "no hay nada malo" en este premio que reciben sus jugadores. La propuesta que hizo BN Agentur, age...
Bloga frakaso xamarra izan arren, idatzitako erantzun eta komentarioak zenbatu besterik ez dago (0), idaztea gustatu zait, beraz, idazten jarraituko dut. Gaur, 2008ko Azaroaren 23an, aspaldian baztertua nuen lagun batekin topatu naiz: ajerik gabeko Igandea. Asteleheneroko esaldia dut neuk ere honako hau: asteburu honetan ez naiz irtengo. Hala ere, Larunbat arratsaldea iritsi eta gauak zer eskainiko ote didan galdetzen diot neure buruari, baita erantzuna kalean aurkitu ere. Atzo ere, Larunbateroko legez, otu zitzaidan t...
" Kaixo irakurle! Oraingo honetan ez dut aurrekoan bezain beste denbora behar izan Bloga eguneratzeko. Atzo kotxean nengoela, irratia entzuten hain zuzen, aspaldian entzun ez nuen abesti bat iritsi zen nire belarrietara, Betazalak Erauzten, Katamalo taldeak abestua (talde?poesia?hitza espektakulo dela uste dut; artea zalantzarik gabe). Kantu hou entzun ondoren, albo batean dudan Katamaloren CDa sartu nuen nire musika aparatuan eta beste behin Gotzon Barandiaranen hitzekin gozatu nuen; hiru aldiz entzun nue...
"A veces nos creemos que las personas son décimos de loteria: que están ahí para hacer realidad nuestras ilusiones absurdas." Carlos Ruiz Zafón, La Sombra del Viento. Liburu benetan gomendagarria, topiko bat izan arren. Abandonatu xamarra nuen Bloga azkenaldian. Agian halaxe jarraituko du denbora luzean. Apika ez....
Kaixo irakurle! Ez dakit nola iritsiko zinen hona, nire Interneteko bazter berrira. Egia esateko, ez dut gauz handirik eskaintzeko, nire burutapenak besterik ez. Ez dut uste pantailaren bestaldean inor dagoenik; ziurrenik hitz hauek nire begiak bakarrik irakurriak izango dira. Ez dit batere axola, azkenfinean, ez dut helburu literario edo estetikorik, ez dut e...
Inguratzen nauten gauzen iruzkinak aurki ditzakezu hemen. Badakit ez dela aparteko ezer, baina pena mereziko balute ez nuke hemen idatziko (ziurrenik), aldizkari edo egunkariren batean baizik, eta nire hitzak irakurtzeko erosi egin beharko zenuen. Beraz, hementxe dituzu nire burutapenak, eta muxutruk, aizu!