Lehen hitzak

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-11-01 13:37

                            
      Kaixo irakurle! Ez dakit nola iritsiko zinen hona, nire Interneteko bazter berrira. Egia esateko, ez dut gauz handirik eskaintzeko, nire burutapenak besterik ez.

     Ez dut uste pantailaren bestaldean inor dagoenik; ziurrenik hitz hauek nire begiak bakarrik  irakurriak izango dira. Ez dit batere axola, azkenfinean, ez dut helburu literario edo estetikorik, ez dut edertasuna zabaldu nahi.Izan ere, pixkat bat asaskatzeko besterik ez da Blog hau. 

     Aldez aurretik aditzera emango dizut: Euskara Batua eta ni ez gara lagun onak. Hizkuntza harremanerako tresna besterik ez omen da, beraz, nire herramienta ez-perfektu hau bere lana burutzeko gai izan dadin espero dut.

    Eta amaitzeko, gaur gauerako planik ez baduzu, Katamaloren azken emanaldia dago Durangon, Plateruenea Kafe Antzokian hain zuzen. Anima zaitez, azken aukera duzu eta.

     Agur bero bat.


Utzi iruzkina: