Irratia entzuten...

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-11-22 13:29
1

Kaixo irakurle! Oraingo honetan ez dut aurrekoan bezain beste denbora behar izan Bloga eguneratzeko. Atzo kotxean nengoela, irratia entzuten hain zuzen, aspaldian entzun ez nuen abesti bat iritsi zen nire belarrietara, Betazalak Erauzten, Katamalo taldeak abestua (talde?poesia?hitza espektakulo dela uste dut; artea zalantzarik gabe).

Kantu hou entzun ondoren, albo batean dudan Katamaloren CDa sartu nuen nire musika aparatuan eta beste behin Gotzon Barandiaranen hitzekin gozatu nuen; hiru aldiz entzun nuen albuma (bai, inpulsibo xamarra naiz).

Nire lehen artikuluan aipatu nizuen taldearen azken emanaldia (Euskal Herrian) Durangon izango zela, baita bertara joatea gomendatu ere. Neuk ere izan nuen aukera (lehen eta azken aldiz) Barandiaran jaunaren olerkietaz gozatzeko. Esan beharra dago zuzenean izugarri irabazten duen espektakuloa dela, musikaz aparte soinua eta batez ere argia zoriontzeko modukoak izan zirela Platerueneako aretoan. Nire neskari eskertu behar diot (beste hainbat gauzaren artean) Durangoraino joatea animatu izana, ahaztu ezingo dudan gau hartan. Benetan polita.

Nire hitzekin Katamaloren musika ezagutzeko gogoa piztu badut, edo beste behin ere Gorka Urbizuren ahotsa entzun nahi baduzu Gotzon Barandiaranen poesiak abesten, hemen duzu Betazalak Erauzten abestia:

Besterik gabe, agur bero bat.

P.D: dagoeneko ikasi dut argazkiak eta bidioak jartzen jajaja

A_Morillo

A_Morillo 2008-11-23 17:21 #1

Kaixo lagun!!

Nik badut horrelako manual txikitxo bat blogaren erabilpenari buruz. Bertan bideoak, argazkiak eta abr nola jartzen diren azaltzen du. Nola idatzi eta abar e bai. Agian baliagarria izango zen zuretzako. Interesa baduzu, esan lasai eta bidaliko dizut e-mailez ok?

Ta animo segi aurrera. Laster hasiko dira zure bloga irakurtzen.
Hori bai, ditudan manual guztiak erdarazkoak dira. Ez dut euskaraz. barkatu.

Zure erantzunaren zain...

A_Morillo

Utzi iruzkina: