Itzalak
Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan."ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina jada badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera". Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egiten dit grazioa Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. "Eta norekin joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?", galdetu nion. "Nekanerekin. Senarrak utzi berria hura ere". "Nekanerekin? Ez duzu apenas ezagutzen ba". "Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu nolakoak diren ametsak", erantzun zidan. Haien bien etxebizitza berria deskribatu zidan ondoren, altzariak eta guzti. "Ba al dakizu, ordea, zerk izorratu ninduen gehien ametsean? Ez zenidala ezer kontatu zure azkeneko liburuaren eskuizkribua zuzentzen amaitu nuen arte". Hori egia da: nekez aurkituko dut nire testuen irakurle hoberik, emaztea baino. Une horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. "Nolako gauzak amesten dituzun, neska...", esan nion belarrira.
Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea.
Isilunea ez zen oso luzea izan. "Noiz kontatu behar diozu gure artekoa Arantzari?", bota zidan, espero nuen bezala. "Laster", erantzun nion Nekaneri, "oso laster. Nire azken liburuaren kontrazaleko ipunia zuzentzen didan bezain laster".
Iban Zalduaren Itzalak (2004) liburuko kontrazala duzue hau. Gustatu egin zitzaidan eta hemen jartzea pentsatu dut. Ipuin laburrez osaturiko liburua da; ez da nire estilorik gustokoena, baina pena merezi du nire idazle gustokoenen zerrendan sartzen ari den punta zorrotzeko historialari honen idazkeraz gozatzeagatik.
Durangoko azokan, neskak gomendatuta irakurri nuen bere azken obra, Euskaldun guztion aberria, baita blogean komentatu ere. Asko gustatzen zait bere idazkera: zuzena, zorrotza eta, hainbatetan, gordina.
Ziurrenik, orain arteko parrafada irakurtzeaz aspertu eta dagoeneko irtengo zinaten nire blogetik. Hala ez bada, hortxe nire gomendioa: irakurri Donostiar honen libururen bat.
Iruzkinak
biokbat 2009-01-13 23:28 #1

Azkenaldian nire literatur zaletasuna kutsatzen ari natzaizulakoan nago... Nik irakurri dut donostiar honen liburu bat. Bat eta bakarra. Egia esan gustatu zitzaidan, zuk esna bezala zuzena, zorrotza, eta gordina. Irakurterraza. Joan den ikasturtean ´literatura postmodernotzat´ bezala definitu genuena literatura klaseetan.

Ezin esan Zaldua idazle moduan atsegin ez dudanik, baina baditut, egia esan, idazle kuttunagoak.

Gehiegi luzatzen ari naiz edukirik gabeko zerbait idazteko...gaueko ordu hauetan... nahiagoko nuke beste egoeraren batean banego.

P.D: Ez dakit konturatuko ote ziñen orain artean, baina nire gomendioak guztiz zure neurrikoak izna ohi dira...zergatik ote...

mx1

Jokin 2009-01-14 21:06 #2
Jajajjajajaj menudo clasico mercafutbol
Nik bakarrik MARCA ta SPORT irakurtzeitut asique liburutaz PASO.
Utzi iruzkina: