(2006ko Amalur Jardunaldietako aurkezpena)Arratsaldeon! Amalur izeneko bidai jardunaldi hauei hasiera emateko, Tolosan aurkezpen handirik behar ez duten bi bidaiari tolosar dakarzkigu hona. Izatezko bikoteen aitzindari izan diren hauek, Adan eta Evak baino paradisu gehiago eta hobeak ezagutarazi dizkigute. Isabel eta Fernandok “una, grande y libre” osatzeko lurralde desberdinak inbaditu eta elkartu bazituzten, bi hauek kultura eta herri desberdinak erakutsi dizkigute. Don Quijote eta Sancho Panza injustiziaren haize erroten kontra borrokatuz milaka kilometro egin ba...
**Ikusi Irudimenezko bidaiak argazki albuma**Lehenengo Nairobitarra (SS-65455) Tolosan autobusa har daiteke hainbat lekura joateko: Donostiara, Iruñera, Madrilera… Baina 1980. urtean autobus zahar batera igo ziren Angel Ortiz eta Manuel Mokoroa gidariek eta beste hamazazpi bidaideek jomuga bitxi bat zuten: Nairobi, Kenyako hiriburua, Afrika erdialdean. Aldez aurretik ezarrita dauden bideez gain, norberak bere bidaia amestu, prestatu eta bete dezake. Zergatik ez Tolosatik Nairobira? Hemeretzi lagunek eta autobus zaharrak hiru hilabete, hamar mila kilometro eta hamaika komeria ...
Erraza da gaur egun edozein herrialderi buruzko informazioa jasotzea, interneteko bilatzaile horietako batean behar duzun izena idatzi, “bilatu” sakatu eta hop! Hortxe dago, zure eskura , behar adina testu eta irudi, edozein bidaia prestatzeko, edo, beharrean, merke amesteko. Duela zenbait urte, ordea, gauzak ez ziren horrela, ez. Hala ere, internetik ez zegoen garaian, bidaizaleok Letxukale Visitor’s Center zuten (genuen) eskura. Tamanrasseterako gogoa? Letxukale. Hotzaren bila Eskandinabia aldera, edo eta Alaskara? Letxukale. Trekkina Nepalen? Australiako basamortua? HegoAmerikari ...
Dina Bilbaoren omenezDina Bidaia Beka (http://dinabb.blogspot.com/)Gazteak behar zuten izan. Baliabide gutxi eta ilusioa gainezka daukaten asko dagoelako. 16-18 urte bitartekoek izan zuten ditxa. Bostetik zazpira bitarteko lagun koadrilentzat zen deia, Nairo Txikik laguntzailea eta gidariaz batera ametitzen duena. Eta poltsikoan 3.000 euro zituztela irudikatuta, hamar eguneko bidaia antolatu behar zuten.URTU BAINO LEHEN proiektuak jaso zuen Bidaia Beka. Ibarra eta Belauntzako koadrila: Ibai Sarasola, Lierni Etxeberria, Aitziber Cid, Naiara Aseginolaza, Ilazki Aldunberri, Eider Saragueta, An...
Bai "Nairobitarran" eta bai "Nairobitar Txikian" egindako bidaietaz oroitzapen ezin hobea dut. Bidaia hauetatik gauza on asko jaso ditut: - Ingurune eta gizatalde desberdinak ezagutzeko aukera. Bestela inoiz aukerarik ezango ez nuen txoko eta bazter asko ezagutu ditut. - Elkarbizitza eta jende berria ezagutzea. Sarritan etortzen zaizkit burura, gau izartsu haietan, suaren inguruan eseri eta izaten genituen tertuliak, kontu xamurrak eta algarak. - Ondo pasatzea. Gure bi gidariek, Angel eta Josuk, bere lana primeran betetzeaz gain psikolgo lanetan ere abilak dira, lehenengo beh...
ESTATU BATUAK – 2007ko URRIA Bidaian zehar zeharkatutako estatuak: Kalifornia, Nevada, Utah eta Arizona.Ezagututako tokiak: San Frantzisko, Yosemithe National Park, Mono Lake, Death Valley N. P., Las Vegas, Bryce Canion, Cañon Colorado, Lake Pawel, Monument Valley, Arches N. P., Salt Lake City, Boneville Salt Parkea, Elko, Winnemucca, Reno, Pyramid Lake, Virginia City... Bidaiatzeko modua: bertan jan, lo eta bidaiatzeko balio izan duen, Iosuk berak 3 hilabete lehenago mexikar lagun batekin prestatutako, Nairobitar txiki bat. Bigarren eskuko autobus bat, eskolako haurren...
Hace muchos años, allá por 1976, la federación Vasco-Navarra (como han cambiado las cosas y eso que Miguel Sanz habla euskera) ofrecía en Nafarroa un curso gratuito de esquí de fondo para promocionar este deporte. Unos cuantos amigos nos apuntamos y todo fue muy sorprendente: el viaje en autobús con un montón de guipuzcoanos cantando y gritando de alegría, la llegada a un refugio de Belagoa, frío y desangelado y una noche de nervios en el saco de dormir… Pero lo que más me sorprendió sucedió al día siguiente, nos colocaron unas botas que más parecían zapatillas y unos esquís muy muy estrec...
(Doinua: Amurizaren “Aitarena…”)Bertso hauekin ordaindu nahi dutHor ez egotearen zorra.Gaur Asteasun, zure inguruanDuzu giro maitekorra,Hainbeste lagun izatea daZuk landu duzun altxorra,Mende erdiko ataka ez daGainditzeko hain gogorra,Dasta ezazu laguntasunaEta dastatu txistorra.___________ Berdin Laponia, berdin Alaska,Abentura bila nonahi,Buru barruan beti dantzatzenHainbat txango eta bidai,Zure ametsak bost hamarkadan Gauzatzen izan zara gai, Atzean utzi duzun denboraEz da izan behar etsai,Jarraitu amesten esnaturikan Lotan zaudela ere bai.___________Mende erdian gaurtik aurreraMurgildur...
Zorionak Josu, hurrengo 50 urtetan zurekin bidaiatzea, amestea eta ondo pasatzen jarraitzea espero dugu. Gure ontzietan beti edukiko duzu tosta bat libre. Besarkada goxo bat.albaolarrek
Josu nos comentó que debido a una corriente proveniente del golfo de México, Islandia es un lugar más calido que otras tierras que se encuentran en la misma latitud. Nosotros quisimos comprobarlo pero… la verdad es que los 15 días que estuvimos en pleno verano no subió el mercurio de los 6 ó 7 grados y no se si fue uno o dos los días que no llovieron. Sin embargo no pasamos frío, quizás algún momento en las manos o en los pies sí pero… lo más importante, el calor humano que sentimos y compartimos en la furgoneta que hizo que en todo momento pudiéramos saborear las excelencias de aquel país...