Angel eta Josu gidari

nairobitarzaleak 1456151749136 Nairobitarra | 2007-09-01 16:52

     Bai "Nairobitarran" eta bai "Nairobitar Txikian" egindako bidaietaz oroitzapen ezin hobea dut.

     Bidaia hauetatik gauza on asko jaso ditut:

- Ingurune eta gizatalde desberdinak ezagutzeko aukera. Bestela inoiz aukerarik ezango ez nuen txoko eta bazter asko ezagutu ditut.

- Elkarbizitza eta jende berria ezagutzea. Sarritan etortzen zaizkit burura, gau izartsu haietan, suaren inguruan eseri eta izaten genituen tertuliak, kontu xamurrak eta algarak.

- Ondo pasatzea.

     Gure bi gidariek, Angel eta Josuk, bere lana primeran betetzeaz gain psikolgo lanetan ere abilak dira, lehenengo behatu, ondoren galdeketa sakon bat egin banan banan eta berehala konturatzen ziren zein hanketatik herren egiten genuen, horrela bakoitzari zegokion tratua emanez.

     ZORIONAK Josu! 50 muxu. Farre ugari egin dugu elkarrekin eta espero dut oraindik asko egitea.


Utzi iruzkina: