Kategoria: lagunen-txokoa
(2006ko Amalur Jardunaldietako aurkezpena)Arratsaldeon! Amalur izeneko bidai jardunaldi hauei hasiera emateko, Tolosan aurkezpen handirik behar ez duten bi bidaiari tolosar dakarzkigu hona. Izatezko bikoteen aitzindari izan diren hauek, Adan eta Evak baino paradisu gehiago eta hobeak ezagutarazi dizkigute. Isabel eta Fernandok “una, grande y libre” osatzeko lurralde desberdinak inbaditu eta elkartu bazituzten, bi hauek kultura eta herri desberdinak erakutsi dizkigute. Don Quijote eta Sancho Panza injustiziaren haize erroten kontra borrokatuz milaka kilometro egin ba...
Erraza da gaur egun edozein herrialderi buruzko informazioa jasotzea, interneteko bilatzaile horietako batean behar duzun izena idatzi, “bilatu” sakatu eta hop! Hortxe dago, zure eskura , behar adina testu eta irudi, edozein bidaia prestatzeko, edo, beharrean, merke amesteko. Duela zenbait urte, ordea, gauzak ez ziren horrela, ez. Hala ere, internetik ez zegoen garaian, bidaizaleok Letxukale Visitor’s Center zuten (genuen) eskura. Tamanrasseterako gogoa? Letxukale. Hotzaren bila Eskandinabia aldera, edo eta Alaskara? Letxukale. Trekkina Nepalen? Australiako basamortua? HegoAmerikari ...
Bai "Nairobitarran" eta bai "Nairobitar Txikian" egindako bidaietaz oroitzapen ezin hobea dut. Bidaia hauetatik gauza on asko jaso ditut: - Ingurune eta gizatalde desberdinak ezagutzeko aukera. Bestela inoiz aukerarik ezango ez nuen txoko eta bazter asko ezagutu ditut. - Elkarbizitza eta jende berria ezagutzea. Sarritan etortzen zaizkit burura, gau izartsu haietan, suaren inguruan eseri eta izaten genituen tertuliak, kontu xamurrak eta algarak. - Ondo pasatzea. Gure bi gidariek, Angel eta Josuk, bere lana primeran betetzeaz gain psikolgo lanetan ere abilak dira, lehenengo beh...
Hace muchos años, allá por 1976, la federación Vasco-Navarra (como han cambiado las cosas y eso que Miguel Sanz habla euskera) ofrecía en Nafarroa un curso gratuito de esquí de fondo para promocionar este deporte. Unos cuantos amigos nos apuntamos y todo fue muy sorprendente: el viaje en autobús con un montón de guipuzcoanos cantando y gritando de alegría, la llegada a un refugio de Belagoa, frío y desangelado y una noche de nervios en el saco de dormir… Pero lo que más me sorprendió sucedió al día siguiente, nos colocaron unas botas que más parecían zapatillas y unos esquís muy muy estrec...
(Doinua: Amurizaren “Aitarena…”)Bertso hauekin ordaindu nahi dutHor ez egotearen zorra.Gaur Asteasun, zure inguruanDuzu giro maitekorra,Hainbeste lagun izatea daZuk landu duzun altxorra,Mende erdiko ataka ez daGainditzeko hain gogorra,Dasta ezazu laguntasunaEta dastatu txistorra.___________ Berdin Laponia, berdin Alaska,Abentura bila nonahi,Buru barruan beti dantzatzenHainbat txango eta bidai,Zure ametsak bost hamarkadan Gauzatzen izan zara gai, Atzean utzi duzun denboraEz da izan behar etsai,Jarraitu amesten esnaturikan Lotan zaudela ere bai.___________Mende erdian gaurtik aurreraMurgildur...
Zorionak Josu, hurrengo 50 urtetan zurekin bidaiatzea, amestea eta ondo pasatzen jarraitzea espero dugu. Gure ontzietan beti edukiko duzu tosta bat libre. Besarkada goxo bat.albaolarrek
Zenbat aldiz entzun ote du “Hi bizi haiz, hi!” esaldia bidaiaren batetik bueltan, edo bidaiaren bati ekitear. Bidaiatzea ondo bizitzearen adierazle jotzen da egun, bidaia beste edozein kontsumo produktu bailitzan; ahaztu egiten zaigu ordea, bizitza bera dela bidaia, eta bidaia horretan bizitzea dela garrantzitsuena. Josu Iztueta aspaldi jabetu zen horretaz. Berak idatzia da: “Ez nintzen jaio bidaiatzeko, bizitzeko jaio nintzen. Gero, bizitzak bidaiatzea ahalbidetu dit, eta bidaiatzeak bizitza estimatzera eraman nau”. Horregatik, “Hi bizi haiz, hi!”, entzuten duenean, baietz erantzungo du, o...
Josu Iztueta ha rastrillado el mundo durante un millón de kilómetros. En 1982 compró con su amigo Ángel un camión de mudanzas desvencijado, reclutó a veinte entusiastas y cruzó con ellos las arenas del Sáhara; las manos se le quedaron pegadas a ese volante durante veinte años más, en los que Ángel y él condujeron a 1.500 personas por Europa, África y las dos Américas. Entre viaje y viaje, se calzó los esquís y atravesó Groenlandia; pedaleó por Laponia y California; remó en piragua por el Nilo, el Báltico y el Mediterráneo; palpó la muerte en el cauce helado del río Yukon. Pero las aventuras...