Angel eta Josu, izatezko bikoteen aitzindari

nairobitarzaleak 1456151749136 Nairobitarra | 2007-12-14 10:33
1

                        (2006ko Amalur Jardunaldietako aurkezpena)

Arratsaldeon! Amalur izeneko bidai jardunaldi hauei hasiera emateko, Tolosan aurkezpen handirik behar ez duten bi bidaiari tolosar dakarzkigu hona.

Izatezko bikoteen aitzindari izan diren hauek, Adan eta Evak baino paradisu gehiago eta hobeak ezagutarazi dizkigute.

Isabel eta Fernandok “una, grande y libre” osatzeko lurralde desberdinak inbaditu eta elkartu bazituzten, bi hauek kultura eta herri desberdinak erakutsi dizkigute.

Don Quijote eta Sancho Panza injustiziaren haize erroten kontra borrokatuz milaka kilometro egin bazituzten “piel de toro-n” zehar, ondoko hauek, bere Rocinante mekanikoaren gainean, milioi bat kilometro (Ama Lurrari 25 buelta oso, ez da makala!) korritu dituzte 25 urtetan zehar, 2.000 lagunen ilusioak eta esperantzak betez 100 bidaitan, Europa, Afrika eta Amerikan zehar.

Jesu-kristo eta Angel Cristo (hor atzeko argazkian ikus dezakezue Angel kristo bat eginda) oso zeregin eta helburu desberdinekin ibili ziren munduan zehar. Bi hauen artea, ingurumena eta kirola uztartuz, afizioa ofizioa bihurtzea izan da, besteen oporrak bere bizimodua egitea. Zenbat lan egin behar den lanik egin gabe bizitzeko!

Guinness record baten bila ez ziren joango, baina gaur egun modan dauden Gran Hermano, Basetxea edo El conquistador del fin del mundo sortu baino lehen marka guztiak hautsi zituzten, babarrunak, txapelak edo xaxuak bezain tolosarra den bidai estilo bereziaren labela ezarriz.

Atalloarra, Mugiroarra, Roncalesa, Burundesa eta Veloz Sangüesina motz gelditu zitzaizkien mundua ezagutzeko eta, Gordini zahar batekin hasita, Nairobitarra sortu zuten. Agentzia matrimonial askotan baino bikote gehiago sortu dira bertan.

Lehen aipatutako bikote ospetsuekin batera eta Romeo-Julieta, Zipi-Zape, Tapia ta Leturia bezala, orain atera duten tribial jokuan, bikote bezala onartzea proposatzen dut: Angel Mari eta Jesus Mari (ze izen zerutiarrak!), Angel eta Josu.

Aitor

Aitor 2007-12-14 22:09 #1

<P>2007a bere azkenetan. Neguak leihorik ez oraindik, baino pertsiana altza du antza. Hotz, dedio, hotz da inguruotan. Hauek martxan jartzen diren arte. Buru-bihotzak bero ta taup-taup jartzen dituzten arte. Josurena aurrena, Txaramako etxian lagunartian egindako afari ostian: "Marokora antolatu diat azkena ta eneok seguru taldea osatuko dan... lekua bazeok oaindik... Torriai!" Kzotz! Angelena hurrena, Txaramako etxian goiza ordenadore aurrian jotasu ta bi telefono belarritik zintzilik ditudala: "Hemen nao anaiakin Igaratzan! Kriston elurra dao! Pagomaritik gora paso-patinador iten gabiltza... Torri!" Kzotz!</P>
<P>Kzotz!=EZETZ, EZIN DETELA. Eta zenbat alditan jartzen deten dudan esaldi hoi: "ezin det!?". Kontuatze naizelako nik nere kabuz bilatutako ezinak diala. Eta hola gutako zenbatek? "Bo, bai, gustoa egingo nuke baino..." Baino, baino, baino... Bilatu aukera, izan eskuzabal, ta bizi! Hoi da hok bik eman izan diaten lezioik haundina. Bai, badue Josuk ta Anjelek maisu punttu hoi. Nik behintzat onartzen diet. Gauza askotan eredugarri dialako. Edo eredu egokia eskaintzen dutelako. Dezuelako.</P>
<P>Kristonak zeate KABENZOTZ!</P>


Utzi iruzkina: