Letxukale Visitor’s Center
Erraza da gaur egun
edozein herrialderi buruzko informazioa jasotzea, interneteko bilatzaile
horietako batean behar duzun izena idatzi, “bilatu” sakatu eta hop! Hortxe dago, zure eskura , behar adina testu
eta irudi, edozein bidaia prestatzeko, edo, beharrean, merke amesteko.
Duela zenbait urte,
ordea, gauzak ez ziren horrela, ez. Hala ere, internetik ez zegoen garaian,
bidaizaleok Letxukale Visitor’s Center zuten (genuen) eskura. Tamanrasseterako
gogoa? Letxukale. Hotzaren bila Eskandinabia aldera, edo eta Alaskara?
Letxukale. Trekkina Nepalen? Australiako basamortua? HegoAmerikari zeharkaldia?
Europako Ipar eskiko triptikoa? Letxukalen ia denetariko informazioa topa
zeneukazun. Planik ezean, gogoa bai? Bale, lasai: bertakoak ziur bazutela ideia
bereziren bat, eta konpartitzeko prest, gainera. Halaxe zen Letxukale. Eta,
neurri apalagoan, hala jarraitzen du, ezta? Interneten ez da dena topatzen.
Bainan bisitariak ez
ziren bidai luzeak prestatzera bakarrik joaten. Letxukale denetarik izan da.
Gaztetxe berezi baten antzekoa. Berezia, zeren farra gutxi egin ohi da haren
inguruan (barre bai, ordea). Alkoholaren ordez, infusioak. Ametsetako, mapak
eta atlasak, besterik gabe. Nora goaz asteburuan? Osteguneroko bilera, planak
egiterako... zenbat gau etxetik kanpo! Diru gutxi, noski: gasolinaz bete
depositoa, makarroiak edo arroza jateko... Merke ta ona! Horren ondorioz sortu
zen Bide Berriak, “bidai agentzia alternatiboa”... nahiz eta izenarekin
ez asmatu: Nairobitarra izan dira jendearen artean. Hala ere, Nairobitarraz
aparte beste ibilgailu ere izan dira: gordini, pegasoa, kommerra,
zientobeintisietea, zekintzea
Beraz, Letxukale hutsik
gelditzen da asteburuan... Bai zera! Bertako giltzak kopia asko zituen
Tolosaldean banatuta... Letxukalen ligatu, gutxi... baina ligatu eta Letxukalen
bukatu, badaude kontatzekoak...
Batzuetan “hogar de
acogida” horietako baten antza ere izan du, gau bat pasatzera etorri eta ia,ia
etxetik bota beharrean
Kirola ala bidai? Kirola
eta bidaia, noski. Nahiz eta noizbehinka
entrenamendu zentroa bihurtu ere (a, ze rodillo saio egin dira Letxukalen!)
kirola merke bidaiatzeko era bat ere izan da betidanik: gasolinaren ordez,
makarroiak eta izerdia.
Asteburuetako planak ere
hazi egiten dira (Vueltaespaña eta Turra tropeleko lagunak bisitatzera), eta
luzeagoak sortu ere: basamortua, Europako ipar eski triptikoa, Lekunberritik
Mediterranioraino eta Nilo piraguaz, Laponia eta Groenlandiako eskiz, Nordkapp
bizikletaz, Italiako sumendiak, +/- 50, Hiru pauso, Pangea... Antartida noizko
;-)?
Amets fabrika Letxukale,
betetzen diren horietakoak. Orduzkero ez diogu ametsari uzten, oraindik bete
egiten zaizkigu eta ;-)
Ikedure!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: