Josu Iztueta: bizitzaren bidaiaz gozatzen ari den bat
Zenbat aldiz entzun ote du “Hi bizi haiz, hi!” esaldia bidaiaren batetik bueltan, edo bidaiaren bati ekitear. Bidaiatzea ondo bizitzearen adierazle jotzen da egun, bidaia beste edozein kontsumo produktu bailitzan; ahaztu egiten zaigu ordea, bizitza bera dela bidaia, eta bidaia horretan bizitzea dela garrantzitsuena. Josu Iztueta aspaldi jabetu zen horretaz. Berak idatzia da: “Ez nintzen jaio bidaiatzeko, bizitzeko jaio nintzen. Gero, bizitzak bidaiatzea ahalbidetu dit, eta bidaiatzeak bizitza estimatzera eraman nau”. Horregatik, “Hi bizi haiz, hi!”, entzuten duenean, baietz erantzungo du, ondo bizi dela, bere bidaiaz gozatzen ari dela.
Bere bidaia 1957ko abenduaren 20an hasi zen; gaur, beraz, 50 urte beteko ditu bidaiatzen. Aita Berastegikoa, ama Larraulgoa, erdi bidean jaio zen bera, Tolosan. Bailarako herri nagusian sortu arren, herri txikietako giroa txikitatik ezagutu zuen, eta hori oso lagungarri gertatu zaio bizitza estimatzeko: “Nik ezagutu dut ama jaiotetxetik ur bila iturrira joaten, ama eta izeba errekan arropa garbitzen, astoarekin plazara jaisten... Marokotik etorri berritan, konturatzen naiz orain han ikusten dudana, duela 40 urte hemen bertan bizi genuela. Jabetzen naiz ze gogorra zen herri txikietako edo baserriko bizitza...”. Bidaiaren hasierako giro horrek begiak zolitzeko, zabaltzeko balio izan zion Josuri.
Testu osoa irakurri...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: