Zortziko artaldea
KORSIKA (2007)
Aurtengo Aste Santutan Korsikarako bidaia proposatu zigun Josuk eta gehienok zalantza handiegirik gabe apuntatu ginen. Batzuek lehendik ere egina genuen bidaiaren bat berarekin eta besteek aldiz, gurasoei edo kalean entzunda bazuten bere berri. Elkartutakoak 33 urtez berakoak izan gara eta beraz, batzuen gurasoak Josurekin bidaiaren bat eginak ziren arren, gu bigarren txandakoak ginen. Nairobitarra autobusa ez genuen ezagutu baina ikusi eta entzundakoarekin bakarrik ere inbidia latzak pasatakoak gara. Beraz, Josu Nairo Txikirekin hasi zela jakin eta aukerak sortu zitzaizkigunean pozik hurbildu gintzaizkion abentura berriei ekiteko. Nairo Txiki deitzen hasiak dira batzuk baina Nairo Handi ere deitu geniezaioke barruko bizipenei begiratuz gero.
Zortzi ardi txuriz eta noski, ardi beltzez osatutako artalde polita elkartu ginen. Gehienak Tolosaldeko larre motzetan hezitakoak, nahiz eta tartean beste larreetakoak ere elkartu. Bere hitzetan meritua ere bai zazpi emakume artean bi gizonezko bakarrik izatea, baina ederki asko moldatu ziren.
Bidaiatzeko modua beti betikoa du, Mc. Gyberren eskailerarekin otordu mahaia osatu eta mahai egurrarekin ohea. Denak du zentzua furgoneta barruan, ez du askorik behar nonbait bederatzi lagun horren espazio txikian elkarbizitza duin bat eramateko moduan jartzeko. Aurrealdeko eserlekuak berriz, barrenak hustutzeko konfesionario txiki bihurtzen dira Josuren aldamenean, baina besteren istorioak entzunaz berea ere kontatuko dizu, eta pixkanaka zeure egingo dizkizu bere bizi filosofi eta umorea.
Diziplina ere behar beharrezkoa da ordea eta geure egiteko txikiak ikasi ondoren ardura nagusia bere gain utzi genuen. Zortea izan genuen eta ez zen aparteko arazorik izan, matxurarik ez eta elkarbizitza ikearriya.
Ferry-an Ajaccio-ra iritsi eta erlojuaren aurkako norantzan ekin genion Korsika ezagutzeari. Ajaccio, Propiano, Cala Figari, Bonifacio, Corte, Restonica, Ile Rousse, Calvi, Bastia, Vizzavona..., leku eta paraje dotoreak ezagutu genituen, baina gogoangarriagoak zaizkigu lortutako giroa eta egindako lagun berriak. Bidaiak hamar egun iraun bazituen ere geure oroitzapenek askoz ere gehiago. Egindako adiskideekin lagun taldetxo berria osatu dugu eta baita geure proiektu berriak gauzatu ere.
Beraz, hemendik mila mila esker Josuri den bezalakoa izateagatik eta baita besteoi ere horrenbeste transmititu eta emateagatik. Zeuk erakutsitakotik Ruper Ordorikaren hitz hauekin geratuko gara:
" Haize goxo goxoa
Atera nazazu arren
Geroaren liluratik.
Ez dadin alperrik galdu
Unerik uneko saria
Oi haize, haize goxo goxoa "
Iruzkinak
Lierni 2007-12-19 23:47 #1
Eta gero etorri zian Aralarreko nik-eztakit-ze-mendi-zulota sartzeko plana, afari meriendan bat e bai, ta bidaian norbaitek indako txistea handik hiru asteta entzun da oaindik parrez lehertzea, ta Ibonek txukun asko prestatutako argazkin montajea, ta edozein astelehenetan ordenadorea piztu ta hotmail ia-ia gainez einda eukitzea, ta berriz juteko gogoa, ... Politta.
Zorionak Josu ta eutsi letxukaleko kastai!

Ane 2007-12-20 00:44 #2

Txikitatik NairobiFAN amorratua izan naiz. Nairobitarrarekin FANgo nintzateke munduko edozein bazterrera. FAN nintzen Kortsikara eta FANGO naiz Marokora edota auskalo nora… Zorionak Josu!!!

Ixaxkun 2007-12-20 18:21 #3

Gauza asko ikusi eta ikasi ditut Josu, zurekin egindako bidaietan baina batez ere, bizitza beste filosofia batekin hartzen.

Mila esker Josu eta ZORIONAK!!!

Hasi udarako beste bidai ikearri horietako bat prestatzen, ni ze suma nago eta. Ni FANgo ere edozein lekutara.

Ibon 2007-12-20 18:48 #4
Ezagutzen nauenak ederki daki zeintzuk diren nire afizioak. Alde batetik natura eta bestetik argazkilaritza. Josurekin egindako bidaietan bitaz batera disfrutatzeko aukera eman dit. Baina denok oso ondo dakigunez Josurekin egindako bidaietan argazkiak ez direla garrantzitsuak.

Josurekin ordu laurdena egon eta gero munduaren ikuspegiaz liluratuta egoten naiz. Bere planak ez badira, bere abentura zaharrak izango dira. Eta plana planeatzerako ametsetan hasten naiz eta agurtzerako irribarrea betetzen du nire aurpegia. Azken finean "kontagiauta" bukatzen dut eta orduan konturatzen naiz nolakoa den bere bizitzaren filosofia.

Bidaietara bueltatuz, eguneroko elkar bizitzan ederki ezagutzeko aukera ematen dizu eta nahi gabe eta lasaitasun osoz hasten zara zure bizitza kontatzen, eta konturatzeko "ikearrizko" leku polit batera ailegatzen zara, "kapesnea" prestatu eta bertan disfrutatzeko aukera pare gabea eskaintzen dizu.

Korsikan ateratako argazki batzuk eskaintzen dizuet.

Mila esker Josu eta espero dut batera asko disfrutatzeko aukera izango dugula.
Utzi iruzkina: