Dina 1960ko azken egunean jaio zen Ondarroan. Medikuntza ikasketak hasi eta Psikologiakoak aukeratu zituen ondoren, eta Tolosan hamabost urtez bizi izan zen. Euskarazko klaseak ematen, eski monitore eta piragua irakasle gisa atera zuen bizimodua Dinak, baina txikitan eta gaztetan hamaika lan eginak zituen antxoa garbitzen, ogitartekoak prestatzen edo inkestak egiten. Bere kirol ibilbideagatik egin zen Euskal Herrian ezaguna, baina berandu ekin zien lehiaketei, hogei urteak pasatuta, 80ko hamarkadan gauzak bestelakoak zirelako: emakumeak ez zuen ia lekurik kirolean, ezta bizitza publikoan o...
nairobitarra • patagonia • iosu • laguna • natura • solasa • rafting • ur termalak • mamen • pucon • luis • guanako • solteras sin fronteras • angel • lagunak • kilometroak • jon • villarica • lautada • haizea • glaziarrak • diego • torres del paine • perito moreno • maixa • puerto montt • chiloe • osorno • sagardoa • bus stop • urte zaharra • ushuaia • trelew • patagonia express • ardiak • espazioa • estantzia • nekane • hino • bahía blanca • hondartza • lo zakuak • infinitua • artzainak • carretera austral • txema • izarrak • bariloche • eugenio • pinguinoak • bego • aconcagua • punta are...
**Ikusi argazki albuma**“We are six people, from Basque Country. We came from Oslo and we go to Nordkapp…”. Edonora iritsi eta beti esplikazio bera: Oslotik atereak ginela, eta gure pulketatik tiraka Nordkappera gindoazela. “Why?” galdetzen ziguten sarri gure zarpei begiratuta. Gogoan dugu Josuk zeharkaldiaren amaieran emandako erantzuna: “Posible delako, merezi duelako”. “Hiru pauso, hiru norabide”. Izen politagorik ez zitzaigun okurritu Eskandinaviako penintsula luzexkan gauzatutako triatloi luzea bataiatzeko. Josu Iztueta, Beñat ...
1993eko eguberrietarako Plymouthtik (Ingalaterratik) etorri berria nintzen. Erasmus (ados, orgasmus) beka batekin hilabete batzuk eman nituen han, eta gustura nengoen, itzultzeko prest, baldin eta etxe aldean lanik ateratzen ez bazen behintzat. Itzultzear nengoela ordea, Josu Iztuetaren dei bat jaso nuen. Badakizue… munduan gutxik izanen dute hark adina gaitasun jendea konbentzitzeko, eta iparrorratza Ingalaterrako Unibertsitate batetik Txaramako pabelloi bateruntz jiratu zen. Ez nekien zertan sartzen nintzen, baina bai proiektua nondik zetorren, eta horrek konfidantza eman zidan. Zer ...
-Buffff! 34 gradu zeropetik! Eskerrak hemen barruan gozo-gozo gaudela! Pixka bat epeltzeunen ateako gea… -Ta duela 15 egun, termometroa zero azpitik jetsi zanen, ospatzen eon ginela! -Gaiñea, ezin kejau, aurtengo azken 100 urtetan epelena omen da. Ea elurrik gabe gelditzen gean, eta akabo… Garai hontan oikoak omen dira -40º, kejatzeko ba! -Benga, denok kalera, -28 besterik ez du markatzen, beraz, a pedalear ke es gerundio! Nordkapperako bidean Sei lagun gabiltz Finlandia eta Norbegia arteko lurralde hotz hauetan (Josu, Dina, Txitxi, Francis eta bi Mikel) Nordkappera heltzeko asmoz… biz...
Atlantiko lur berdeaurte osoan txuriagure aurretik joan zen bikingo buru gorria.Hemendik Kopenageraautobus buru haundiahegazkinez eta eskizhau gure zeharkaldia.Gaueko hamabietanetorria zait burura duela hogei urtekoGroenlandiko amets hura.Nekane, Josu ta Angelbaita Txiki, aupa Dinadenak errenkan jarritaZortzi ordu lera-tira.Eguzki eta elurrahaizetsu edo bareagaur ere afaritakodugu patata purea.Precitene, Meritene,hamar gaileta marialagun artean da eta ederra da konpainia Goizeko zazpitarako arropari azkar heldu ez du ilundu gauean hala ere ez du epeldu.Botak oso hotzak dau...
**Ikusi argazkiak/Ver album**Llevábamos tiempo queriendo hacer un reportaje de aguas bravas en Marruecos, la idea era atractiva pero… los ríos distaban mucho unos de otros y alojar a tanta gente podía ser complicado en algunos sitios.Que mejor que con la Nairobitarra como campamento base móvil.La idea fue un éxito conseguimos navegar y filmar en varios r...
1970ko hamarkadaren amaiera hartan, Tolosaldeko sei-bederatzi lagun sarri samar joaten ziren Pirinioetara, Comer furgoneta haietako batean. Angel Ortizek fresko ditu sasoi hartako gora-beherak: "Lukas Mendikute, Manolo Mokoroa, Josu Iztueta, ni neu… Hainbat zaletasunen artean, motorrean ere ibiltzen ginen eta behin Manolo etorri zitzaidan Bulto anaien kontuarekin, 70ko hamarkadan nola joan ziren motorrean Kilimanjarora eta ea antzeko zeozer egitera animatuko nintzatekeen". Frantziako gida bat erosi, eta ideia maparen gainean marrazten hasi ziren, Afrikako berotasuna...