Groenlandia 88
Atlantiko lur berdea
urte osoan txuria
gure aurretik joan zen
bikingo buru gorria.
Hemendik Kopenagera
autobus buru haundia
hegazkinez eta eskiz
hau gure zeharkaldia.
Gaueko hamabietan
etorria zait burura
duela hogei urteko
Groenlandiko amets hura.
Nekane, Josu ta Angel
baita Txiki, aupa Dina
denak errenkan jarrita
Zortzi ordu lera-tira.
Eguzki eta elurra
haizetsu edo barea
gaur ere afaritako
dugu patata purea.
Precitene, Meritene,
hamar gaileta maria
lagun artean da eta
ederra da konpainia
Goizeko zazpitarako
arropari azkar heldu
ez du ilundu gauean
hala ere ez du epeldu.
Botak oso hotzak daude
ez dago giroa bare
hainbat gradu zero azpitik
ta gu berogailu gabe.
Martxan abiatu gara
bost pertsona ta lau lera
bosgarrena erne dago
atsaldeko eguzkialdera.
Ikusten da helburua
ia iritsiak gera
glaziarra bukatu da ta
baita gure ibilera
Hemeretzi urte hontan
gauzak aldatuak dira
nik orain ez dut ilerik
zureak txurira jira.
Gepeserik ez geneukan
eta orain web orria
bakarrik falta zitzaigun
txikito bertsolaria.
Txiki
Ez nekien zer egin Groenlandiari buruz eta azkenean Nekaneren laguntzarekin bertso batzuk osatu ditugu (Xabier Leteren habaneraren doinuarekin saiatu naiz. con un par!) Bertso batzuk eginten ditudan lehenengo aldia da. Josuk beste berrogeita hamar urte egiterakoan beste batzuk egingo ditut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: