Nordkapp, neguan eta… bizikletan!
-Buffff! 34 gradu zeropetik! Eskerrak hemen barruan gozo-gozo gaudela! Pixka bat epeltzeunen ateako gea…
-Ta
duela 15 egun, termometroa zero azpitik jetsi zanen, ospatzen eon ginela!
-Gaiñea,
ezin kejau, aurtengo azken 100 urtetan epelena omen da. Ea elurrik gabe
gelditzen gean, eta akabo… Garai hontan oikoak omen dira -40º, kejatzeko ba!
-Benga,
denok kalera, -28 besterik ez du markatzen, beraz, a pedalear ke es gerundio!
Nordkapperako
bidean
Sei lagun gabiltz Finlandia eta Norbegia arteko lurralde hotz hauetan (Josu, Dina, Txitxi, Francis eta bi Mikel) Nordkappera heltzeko asmoz… bizikletaz. Bai, bizikletaz eta neguan… Norena ote ideia, ba?
Lau mila kilometro kotxez egin ondoren Europan
gora (europearrak oraindik ez ginenean…), azkenean Kemin hasi genuen gure
pedalkada. Helmuga: Nordkapp. Gure aurretik
Beti bezala, pedaleatzearena ez da aitzaki bakarra, pasako ditugun 3 edo 4 asteetan bertako jendea pixka bat ere ezagutu nahi dugu… Kasualitatea ote edo, Rovaniemin, bigarrengo egunean, Samien legebiltzarreko lehendakariaren etxean lo egin ondoren, bertatik paper batean izen pilo batekin irten ginen. Ia herri bakoitzean bagenuen kontakturen bat… Mundiala! Artistak, artisauak, artzainak, irakasleak…
Gezurra
dirudi, goizian halako egualdia, karretera laua, haizea gure alde… eta orain
dena kontra. Tunel madarikatu! Hiru kilometro bere tripetan ta lañoa, malda
gogorrak, eta gainera, kriston ekaitza…
-Zenbat
gelditzen zaigu barkuaño?
-15km
oaindik…
-Eztakit
ba nola iritsiko gean, karreterare ezta ikusten ta… Atzeaka goaz? Hortxe zeon herri bat…
-Atzeaka? Ezta pentsature. Besteek aurren dare,
gure zai…
-Bale ba…
Itxura txarra dauke egualdiak, enfin… bibakeatzea
tokatzen etzaigun bitartean. Urik ez, janaririk ez, kanpindendaik ezta… Ta
kriston hotza ta haizia! A ze plana!
…
-Txitxi! Entzuten al dezu? Kitaniebesa!
Guretzako tokirik badaukan galdetuko diogu, ezta?
-Jelou, jafiu a pleiz for us ondetrak? Yes? Zanks
a lot, Johnny
…
Ez dakit
zer sentituko zuten
Nordkapp
-Ta eskiz?
-Bale!
-Motoniebe oietakoa alkilatzen badeu, bidea
zabaldiko digu, ta baukeu bizikleta bat eamatea, palafoto…
-Beida,
azkeneko kilometroa elurrik gabe dao. Bizikleta montau. Benga, Mikel,
argazkiako…
1989/03/03. 71º 20’21” N, Nordkapp.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: