Lutz Long jauzilariaren toalla

Ni futbolzale sinple eta superfiziala, eta kuadrillako intelestuala, ba hori, intelektuala: Kuadrillako intelestualak parre egiten dit, futbolzalea naizelako, eta erdi-mespretxuz ere begiratzen dit, milioiak kobratzen dituzten tipo batzuen espektakulua sustatzen omen baitut. Guztiz bidegabea iruditzen zaio, ia inmorala. Nirekiko erretolika amaitzean, zinemara doa pauso dotorez, denbora gutxiago lan eginez askoz ere milioi gehiago kobratzen dituzten aktore edo zuzendarien espektakuluak ikustera.Kuadrillako intelestualak, gainera, esaten dit oso tontoa naizela, txorakeria dela gaur egungo ...


Jatorrizkoa nahikoa negargarria ez izaki, hona hemen Chiqui Chiqui gorrotagarriaren bertsio kalifikaezina. Eta gainera versión etarra dio Youtubera igo duen kaikuak.


Uste dut ETBn errotulazioak jartzen ibiltzen denak bi aukera dauzkala: Gutxieneko "kulturilla orokorra" edukitzea. Norberaren kultura noraino iristen den zintzoki onartzea, eta hutsuneak beteko dituzten baliabideak eskura izan eta erabiltzea. Horrela, ez genuke berriro albisterik jasoko Arabako El Ciego herritik. Txiste txar bat dirudi. Eta errotulua behin baino gehiagotan atera zen; antza, inor ez zen gauza izan lehen hanka sartzea konpon zezaten abisu emateko. PD: ez dakit kulturillaren akatsa den, mala letxearena, edo zerena, baina oraindik ere ETB-1en RSS laburdura jartzen diote Reala...


  Entzun al duzue inoiz Donostiako plazan igandero, eguerdian, jotzen den txistulari bandaren kontzertua?   Susmoa dut askotan ez ditugula behar bezala baloratzen eskuera-eskueran dauzkagun gauzak. Igandero hutsik egin gabe izan ohi dugu udal txistulari banda hortxe, Jose Inazio (Piter) Ansorena buru, emanaldi bikainak eskaintzen, eta ez dakit merezi duen oihartzuna duen.   Errepertorio zabala jotzen dute, folklorearen sustraietan oinarrituta baina pieza berriztagarriagoei uko egin gabe. Eta betiko txistu, danbolin, silbote eta antzekoez gain, flauta barrokoa, teklatua, eta ...


Onartu berri dute tabako fabrika zaharrean egin behar duten kulturguneak Tabakalera izena izango duela, K eta guzti. Eskerrak. Hainbat proposamen txoro entzun eta irakurri izan ditut egoitza horri jarri beharreko izenaren inguruan, eta sekula ez dut ulertu izan zergatik zaion horrenbesteko errespetua ondare fisikoari (eraikin eta zubi zaharrak, berdegune tradizionalak...) eta horren gutxi ondare ez-fisikoari (bereziki, izenei). Tabakalera izena donostiarron ondarea zen jada, eta ez zuen inolako zentzurik sustantzia gabeko laboretegiko izen geza asmatzeak. Zorionak, ...


Futbol partiduak direnean, beti jatetxe garestietara gonbidatzen dira arerioaren presidente eta direktibakoak. Badiolak aukera ederra du, orain, gastu horietako dirua aurrezteko. Erabil ditzala kanpotik datozen taldekoei bazkari lege ederra eskaintzeko:  


Zer demontre egiten dugu Estatu Batuetako hauteskundeak izateko oraindik ia urtebete falta denean, edozein lehendakarigaigai (bi bakarrik izango baitira lehendakarigai) absurdori buruzko berriekin albistegiak irekitzen Euskal Herrian (edo Suitzan)?   Inork ez du ukatuko Estatu Batuetan agintari zein izango den jakiteak eta haren berri izateak lehen mailako garrantzia duela mundu osoarentzat (gustatu ala ez). Baina, arraioa, gutxienez azaroan lehiatuko diren bi hautagai nagusiak jakin arte, ez al gara yankilandia zurrunbilo zoro batean erortzen ari?   Demagun Obama eta McCain izang...


Donostiako Kaiarriba klubak eman du izena KAE ligetan parte hartzeko. Klub hori izango da Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak talde donostiarren lekua hartuko duena. Bi klub hauen arraunlariak klub horren pean bateratuko dira, eta asmoa bi traineru ateratzea da, bat KAE-1 kategorian, eta bestea KAE-2 kategorian. Traineruak, berriz, Donostiarra izena izango du. Trainerua ez diren beste kategorietan (aulki mugikorra, batela, trainerilla, eta abar) Donostia-Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak klubek beren ontziak aparte aterako dituzte. Kaiarriba Donostiako kaian Aquariumaren azpian dagoen eremua da, trai...


Aiestaranek ospa egin ondoren, Badiolaren aurkako iritziak entzuten dira gehien nire kuadrillan. Ni, ez nago konforme. Beno, Oliva eta Aiestaranen kontuari buruz, Badiolaren bertsioa entzun beharko litzateke. Nik ez dut argi zeinek jo dion adarra zeini, edo zein ibili Realarekin benetan inplikatuta. Aiestaranek ez dio ezer zor Realari, baina bere herriko taldea 40 urteko egoera larrienean dagoenean, beste jokabide bat espero dut nik. Nahikoa da interes pertsonala (edo mediatikoa) klubaren gainetik jartzen dutenenekin. Behintzat, Badiolak esana du Kontseiluak 13an eman ziola Aiestarani ezezk...


San Sebastian eguna esan ordez Donostia eguna horterada gezurtia esaten duzuen denontzat: kaka! Eta el día de Donosti esaten duzuen inkalifikableentzat: kaka zaharra! Kaleetan zehar alaiki eta festan danborra jotzen disfrutatu ordez, prozesio traszendental baten moduan zentimetro bat ere formaziotik atera gabe momentico sakratu batean zabiltzatela uste duzuen denontzat: kaka! Umeen danborrada monstruoso eta aberrante hori festa honen ekitaldi gorentzat duzuen guztiontzat: kaka! Ondo pasa denok jaietan!!! (San Sebastian egunaren ondoren egindako eguneratzea: Orfeoiak plazan egindako pap...