Donostia Eguna? Kaka!
San Sebastian eguna esan ordez Donostia eguna horterada gezurtia esaten duzuen denontzat: kaka! Eta el día de Donosti esaten duzuen inkalifikableentzat: kaka zaharra!
Kaleetan zehar alaiki eta festan danborra jotzen disfrutatu ordez, prozesio traszendental baten moduan zentimetro bat ere formaziotik atera gabe momentico sakratu batean zabiltzatela uste duzuen denontzat: kaka!
Umeen danborrada monstruoso eta aberrante hori festa honen ekitaldi gorentzat duzuen guztiontzat: kaka!
Ondo pasa denok jaietan!!!
(San Sebastian egunaren ondoren egindako eguneratzea: Orfeoiak plazan egindako papera gustatzea edo ez, norberak ikusiko du, baina Martxaren letra aldatzen ibiltzea ere... ez dakit ba oso serioa den).
Iruzkinak
Apostata 2008-01-18 11:40 #1
Kullons, bizitzan lehen aldiz danborrada ikustera joateko asmoa nuen, baina akojonatu egin nauzu, Lutz!

Lutz Long 2008-01-18 12:54 #2
Ez dut ezer esan danborradan alaiki jotzen, danborrada ondoan dantzan, edo danborrada ikusten gozatzen dutenen kontra.
Apostata 2008-01-21 12:51 #3
Ya, ulertu nizun, Lutz.

Azkenean joan ginen, eta zer nahi duzu esatea... Disfrazatutako donostiarrentzat pentsatutako festa iruditu zitzaigun. Ez donostiar guztientzat ere, baizik eta disfrazatutakoentzat soilik: gainontzeko guztiak ikusle hutsak dira, eta ez dute inondik ere jaian parte hartzen.

Disfrazatutakoek oso serio hartzen zuten asuntua (bai, badakit ez daudela disfrazatuta, jantzita baizik... tururu!), eta irudi hori transmititzen zuten: gauzak ondo egin beharra, konpasa perfektu eramatea, zurruntasuna... Jai hotza iruditu zitzaigun, baina baliteke oker egotea eta bertan parte hartzen dutenek izugarri ondo pasatzea danbor bati joka.

Lutz Long 2008-01-22 09:08 #4
Bueno, jaian 'parte hartzea' edo 'jai hotza' zer den luzaro eztabaida genezake (kuriosoa da hori, egia izan edo ez, donostiarroi bakarrik kritikatzen zaigula), baina zuk diozun zurruntasun hori da nik kritikatzen dudana.
tanbor 2008-01-22 09:55 #5

Hori Azpeitira ez joateagatik gertatzen zaizue. Han xinpatikoagoak dira. Formaziotik pixka bat aterata ere ez da ezer gertatzen. Denetik han ere, baina, gehienak ondo pasatzeko helburuarekin, traszendentalegi jarri gabe.

Beno, kontua da batean zein bestean, ondo pasatzea, ezta?

Utzi iruzkina: