Nik ez dakit zer gertatuko den gaur gauean. Onenak irabaz dezala! Baina gaur Anjel Lertxundik salatzen duen bidetik, gehiegizkoa iruditzen zait orgia zurigorri absurdo hau. Nahikoa da. Lotsa ere ematen du duela urte gutxi Alaves UEFAko finalean (UEFAkoan) izan zela pentsatze hutsak. Jaso duen tratera desberdina ezin lotsagarriagoa dela ikusteko. Eta denei buruz ari naiz: ETB, egunkari eta hedabide publiko nahiz pribatuak, blog eta ziberkomunitate osoa... Aski daaaaaaaaaaaa (kanta bedi Athleeeeeetic kantatu ohi den doinuan)...
Nik ez dakit zein kaikurena den errua, baina gauza asko ez dira batere erraz ulertzen!! Aian (beno, Aia eta Zarautz arteko mugan) bada Elkano izeneko auzo eder bat: baserri eder pare bat, jatetxe itsusi porrokatu bat, eta argazkian jartzen dizuedan ermita ikusgarri hori dauzka. Niri behintzat ikusgarria iruditzen zait, gotorra, nortasun handikoa, zapore historiko mamitsukoa. Ba, kontua da, norbaiti okurritu zaiola autobusen informazioa erakusteko kartel luminoso bat, argi gorri biziekin inguruaren oreka inarrosten duen kartel bat, jartzea ermitaren aurre-aurrean, goiko argazkian ...
Gipuzkoako Aldundiko webgunean agertzen da Donostiako 1894ko egunkari batean argitaratutako artikulu hau. Alkatearen bandoa, eta ondorengo iruzkina: bikaina. Tabernak, emakume lizunak, mozkorrak, ijitoak... Dena urre garaiko Donostia hartan.
Gaur goizean, esnatu, irratia piztu eta zer entzungo Euskadi Irratiko albistegian eta Penelope Cruzen "corte" bat, ingelesez eskerrak emanez Woody Allen eta Pedro Almodovarri. Bai, Euskadi Irratiko albistegian.
Traineru bateratua, Donostiarra, uretaratzen duen Kaiarriba klubarekin hitzarmena hautsi egin zuen iazko udazkenean Donostiako udalak. Tirabirak konpondu eta hitzarmen berria egiteko oinarriak ezarri direla irakurri dugu gaur. Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak ados ez zeudenean, berdinketa konponezina eratzen zuten Kaiarribako zuzendaritzan. Egoera hori konpondu nahirik, bi klubetako ordezkariak, udalaren begiradapean, batzordeetan lanean aritu dira, Kaiarribaren estatutuak aldatu eta lan ildo berriak ezartzeko adostasuna lortu dute, Fortuna ere proiektuan txertatuz. Bazkide berriak h...
Hona hemen Kontxako 1930eko Banderaren filmazioak; irudi zinez ederrak arrauna maite dugunontzat. Duela urte batzuk ETBk emititu zituen (uste dut Euskal Filmotekak zaharberritu egin zituelako irudiak), eta, oker ez banago, estropada horri buruzko irudi zaharrenak izango dira. Youtubera igo ditu jmazkue arraunzale finak.
Anoetako azken partiduak sortutako hautsa eta samina nolabait baretzen utzi dut pixka batean. Egun batzuetako tartea eskaini nahi izan diot neure barrenari, horrenbesterainoko ezin eramana sortu baitzigun realzaleoi Bernabé García jaunak emandako ikuskizunak (Reala 1 – Zaragoza 1). Inor izango da, Realaren gorabehera xelebreak pairatzen ditugunon artetik, arbitroen jarduna besterik gabe haien kalitate eskasarekin azaltzen duena, edo azaltzen saiatzen dena. Ez nago, ba, ni horien artean, ez horixe. Baina tira, gurutze hori (erosi eta saldutako partiduena bezalaxe) bizkarrean eraman beharrek...
Euskarazko hedabide batzuetan, etorkizuneko neska hartaz arduratzen zen politikariaren abizena Raxoi grafiaz idazten dute, eta aldi berean, Realeko presidente berria Aperribay dela diote. Kuriosoa. PD: egia esan, berdin zait Raxoi edo Rajoy, benetan harritzen nauena Aperribay da.
Duela urtebete Mari Domingi pertsonaiaren “ekarpenari” buruzko gogoetatxoa egin nuen blog honetan bertan. Eguberri hauetan, ordea, erlazio horren beste datu interesgarri bat deskubritu dudala esan behar dizuet: Olentzero Miguel Bosé “kantariaren” koinatua izan daiteke. Lehengoan, Gipuzkoan banatzen den egunkari batean (ez dut esango zeinetan, ez ditudalako asko lotsatu nahi, baina ez, ez da lehen kolpean burura etorri zaizuen egunkarian izan) esaten zen halako herrira Olentzerorekin batera opariak banatzera etorriko zela Mari Dominguin (sic, horrela U eta guzti, baina, eskerrak, azen...
Seko nazkatzen nau mendi punta batera igo eta hilerri bihurtu dela ikusteak. Jendeak, antza, uste du maite duen pertsona baten heriotza oso gogoangarri dela mundu guztiarentzako, eta are uste du hori nahikoa arrazoi dela guztiona den ondare naturala izorratzeko. Tontor eta magal asko eta asko daude hilarriz, plakaz eta gurutzez josiak. Kuriosoa da, mendia hainbeste maite omen duten horiexek dira mendi hori bera zikintzen eta desitxuratzen dutenak Hori dena etorri zait burura, azken inbentzio xelebre hau irakurri dudanean. Kontxo, ulertzen dut futbol taldeek edozein bide bilatzea di...
Lutz Long eta Jesse Owens (Berlin, 1936)