Nitxoak San Mamesen

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2008-10-07 11:50
2

Seko nazkatzen nau mendi punta batera igo eta hilerri bihurtu dela ikusteak. Jendeak, antza, uste du maite duen pertsona baten heriotza oso gogoangarri dela mundu guztiarentzako, eta are uste du hori nahikoa arrazoi dela guztiona den ondare naturala izorratzeko. Tontor eta magal asko eta asko daude hilarriz, plakaz eta gurutzez josiak.

Kuriosoa da, mendia hainbeste maite omen duten horiexek dira mendi hori bera zikintzen eta desitxuratzen dutenak

 

Hori dena etorri zait burura, azken inbentzio xelebre hau irakurri dudanean. Kontxo, ulertzen dut futbol taldeek edozein bide bilatzea dirua lortzeko. Ulertuko nuke Realak ere ideia hori hartuko balu, ez dago-eta dirua oparitzeko moduan. Baina, ez al da urrunegi joatea? Ez al da ehorzketen kontua gehiegi fribolitzatzea?

 

Eta, are gehiago.. hildako batzuen gainean eserita egotea gustuko izango al dute zaletuek? Eta, bestalde, hildakoak jasaten hasita, ez al da nahikoa zelai gainean txuriurdinez jantzita dauden hildako moduko batzuk pairatu behar izatea?.

patxi lurra

patxi lurra 2008-10-08 05:55 #1

Amua bota dozu eta neuk koxka (sarritan legez). Neure galdera: Ez&nbsp; da nahikoa harmailetan txuriurdinez jantzita dagozan hildako moduko batzuk (ustezko jarraitzaileak) pairatu behar izatea?<FONT face="Trebuchet MS" size=2>.</FONT>

Lutz Long

Lutz Long 2008-10-08 09:26 #2

<P>Patxi,</P>
<P>jokalariei etengabe pisua arintzen ibiltzeak ez du zentzurik. Ez naiz ni izango jarraitzaile txuriurdinaren berotasuna defendatuko duena. Baina, larunbatean adibidez, ez zegoen zaletu bero askorik Sevilla Atletico pizteko, eta begira...</P>


Utzi iruzkina: