Olentzero Miguel Boséren koinatua da
Duela urtebete Mari Domingi pertsonaiaren “ekarpenari” buruzko gogoetatxoa egin nuen blog honetan bertan. Eguberri hauetan, ordea, erlazio horren beste datu interesgarri bat deskubritu dudala esan behar dizuet: Olentzero Miguel Bosé “kantariaren” koinatua izan daiteke.
Lehengoan, Gipuzkoan banatzen den egunkari batean (ez dut esango zeinetan, ez ditudalako asko lotsatu nahi, baina ez, ez da lehen kolpean burura etorri zaizuen egunkarian izan) esaten zen halako herrira Olentzerorekin batera opariak banatzera etorriko zela Mari Dominguin (sic, horrela U eta guzti, baina, eskerrak, azenturik gabe). Eta ez zen errata, ez, birritan behintzat agertzen baitzen, argazkiaren oinean eta artikulu barruko testuan.
Abizen hori edukita, Miguel Boséren arreba izango da, inondik ere. Amante bandido kantatuz aldakak horren auzolotsagarriki dantzatzen zituen “kantaria” Olentzeroren koinatua izan daiteke, beraz. Ez dakigu Olentzerok koroak egin ote dizkion inoiz, intimitatean.
Hamaika ikusteko (edo irakurtzeko) jaioak garelako.
Iruzkinak
Iban Arantzabal 2008-12-30 23:24 #1
Klaro, Kepa Junkerak famoso egin du eta Integratua dago bai gure Dominguín Etxean :-)

Lutz Long 2009-01-06 15:17 #2

Ba Junkeraren disko horretan kantatzen duen Emilio Aragon, ahaidetasun orotatik kanpo egon dadin eskertuko nuke. Ezingo nuke jasan.

PD: beste bi hedabidetan ikusi eta entzun dut Mari Dominguinen kontu hori. Uste baino akats zabalduagoa da, antza. Uste baino zabalduago dagoelako ezjakintasuna, seguruenik.

Utzi iruzkina: