Traineru bateratua martxan berriro Donostian
Traineru bateratua, Donostiarra, uretaratzen duen Kaiarriba klubarekin hitzarmena hautsi egin zuen iazko udazkenean Donostiako udalak. Tirabirak konpondu eta hitzarmen berria egiteko oinarriak ezarri direla irakurri dugu gaur.
Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak ados ez zeudenean, berdinketa konponezina eratzen zuten Kaiarribako zuzendaritzan. Egoera hori konpondu nahirik, bi klubetako ordezkariak, udalaren begiradapean, batzordeetan lanean aritu dira, Kaiarribaren estatutuak aldatu eta lan ildo berriak ezartzeko adostasuna lortu dute, Fortuna ere proiektuan txertatuz. Bazkide berriak hartzeko aukera ere izango du Kaiarribak.
Behetik gora egindako lana izan da, zimendu sendoak ematen baitizkio gero traineru bateratuak azkentzen duen egiturari; eta batzordeetan zein aritu diren ikusita, arrauna maite eta bizi duen ganorazko jendea dela aitortu behar.
Ea behingoz aukera ematen zaion Donostiako traineruari, historian arraunaren munduan izan duen protagonismoa berreskuratzeko.
Animo arraunlari guztiei!!
Eragiyok Xanti arraun horri!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: