Lutz Long jauzilariaren toalla

Joan den asteburuan, lehen aldiz ikusi nuen ETB1eko Ordu Txikitan saioa. Eta zeharo aluzinatuta geratu nintzen. Horrelako programa baten erakargarritasun teorikoa izan daiteke umeen ustezko inozentzia eta freskotasuna, aurreiritzirik gabeko pentsamoldeak, umeen ikuspegi nolabait xelebre eta desberdin hori. Baina ikuspegi hori lortzeko, ingurune neutro batean jardun behar dute umeek: kamera aurrean jarri, eta bere kasa utzi. Garai batean gallifanteak oparitzen zituen TVEko programa hark egiten zuen bezala. ETBko programan, ordea, guztiz kontrakoa ikusi nuen: gidoilariek aldez aurretik presta...


Zeharo harrituta nago, Malagako aste santuko prozesioen munduan azken urteotan zer nolako berrikuntza haizeak dabiltzan ikusita. Duela urte gutxi, kristo baten irudia robotizatu egin zuten, besoaren keinua naturalagoa izan zedin bedeinkapena egitean. Aurten, GPSa erabili ahal izango da, prozesioak hirian non dabiltzan jakiteko. Horretaz aparte, 30 informazio-panel, 100 markesina eta lineako 240 autobusen barneko panelak erabiliko dituzte, jendeak arazorik izan ez dezan kostaleroen nondik norakoen berri izateko. Tira... iaz 5.000 SMS erabili omen ziren, prozesioak non zeuden galdezka; GPSare...


Senegalgo azti batek vudua egin omen du Realaren alde... eta hara non hasi den salbaziorako bidean, azken 9 puntuetatik 7 irabazita. Vudu egiteko panpina txikiz beteta ote dago txuriurdinen aldagela?


Lutz Longen jokabidea aparta izan zen, dudarik gabe. Baina, berez, toallak erakutsi zion irtenbidea Owensi. Denok ezin dugu Lutz Long izan, askok eta askok hori ulertu nahi ez badute ere. Gehienetan, nahikoa dugu toalla izate hutsarekin. Be towel, my friend!


Beti gustatu izan zait Lutz Long atletaren istorioa: kiroltasuna, giza legea, eta ausardia. 1936ko Berlingo Joko Olinpikoetan parte hartu zuen jauzilari alemaniar bat zen Lutz Long: altua, ile-horia, begi-urdina... Hitlerren arraza arioaren prototipoa, alegia.   Luzera jauzian irabazteko aukerak zituen, baina parean egokitu zitzaion Jesse Owens handia. Amerikarrak sekulako irain arrazistak jaso zituen egun haietan Hitlerren propagandaren eskutik. Nazientzat Lutz Long zen “esperantza zuria”, beltz hura garaile ez izateko. Hitlerrek, ordea, behin baino gehiagotan haserre irten behar izan...