Aste santua modernizatzen

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2007-04-03 13:35

Zeharo harrituta nago, Malagako aste santuko prozesioen munduan azken urteotan zer nolako berrikuntza haizeak dabiltzan ikusita.

Duela urte gutxi, kristo baten irudia robotizatu egin zuten, besoaren keinua naturalagoa izan zedin bedeinkapena egitean.

Aurten, GPSa erabili ahal izango da, prozesioak hirian non dabiltzan jakiteko. Horretaz aparte, 30 informazio-panel, 100 markesina eta lineako 240 autobusen barneko panelak erabiliko dituzte, jendeak arazorik izan ez dezan kostaleroen nondik norakoen berri izateko. Tira... iaz 5.000 SMS erabili omen ziren, prozesioak non zeuden galdezka; GPSarena jauzi naturala zen, beraz.


Utzi iruzkina: