Lutz Long jauzilariaren toalla

Zer nolako gene arraroak dituzte kirol kazetari askok es díficil edo parece difícil esan ordez ia beti se antoja complicado esateko? Zeharo gogaituta nauka ditxosozko se antoja complicado horrek. Esanahia hain xinplea izanda... esaldi horteragorik! Gaur goizean, bizarra mozten ari nintzela, euskarazko irrati batean esatari baten ahotik entzun dut ez dakit zer Zeledoiri buruz. Zeledoi. Beste batean Olentzeroa (el Olentxero, alegia) entzungo dugu ehungarren aldiz, eta aurrera!


Tira, eman diote Realari, azkenean, matrailekoa. Bete-betean. Agintari inkonpetenteek, jokalari ezin grisagoek, zalego autokonplaziente batek, komunikabide konplizeek... denek eman diote matrailekoa. Laster izango ahal da argazki honen modukorik!!! Puertollanon 1967an Lehen Mailara igo zen taldea. Zutik: Zubiarrain, Gorriti, Martinez, Iguaran, Lema, Lasa. Makurtuta: Urreisti, Arzak, Arregi, Aranbarri eta Boronat.


Atzo eztabaida latza izan nuen atso batekin, arrandegian. Bada emakume edadetu espezie bat, lagun hurkoa izorratzeko abilidade edo joera berezia duena: dozena erdi pertsona minutu asko mostradore aurrean txandaren zain dauden denda batean, sartu eta zuzenean saltzaileari gauzak eskatzen hasten da espezie arraro hori; edo, zure txanda denean, atzetik saltzaileari zeozer galdetzen hasten da, 'zenbatean txitxarroa?' adibidez. Ilarak errespetatu behar ez diren mundu paralelo batean bizi da espezie hori. Kargu hartuz gero, bi portaera dauzka. 1) ‘Ui, ez zaitut ikusi’ esaten du, oso despist...


Futboleko Bigarren Mailako Ciudad de Murcia klubak bere lekua saldu egin dio Granada 74 klubari. Granadako klub hori ez da hiri horretako klub historikoa, salmenta honetarako enpresario batek espreski sortutako kluba baizik. Eta, salmentaren bidez Murtziako taldearen jabeak lortu duen diruarekin Cadiz klub historikoa erosiko du (alegia, akzioen gehiengoa erosiko du). Hau da, antza, etorkizuneko (beno, jadanik gaur egungo) futbola: negozioetan kakapilatutako kirola; salmenta hutsak kirolaren merituak azpian hartzen dituen lehiaketa bitxia. Badakigu diruak eta negozioak aspaldi aurrea hartu ...


Poloniako adin txikikoen defendatzailea arduratuta omen dabil, telebistan haurrentzat agertzen den Teletubbie horietako bat homosexuala izan daitekeelako. Zertan du oinarria uste horrek? Ba, gizonezkoa (?) den Teletubbie batek, Tinky Winky izenekoak, poltsoa daramalako beti berarekin. Badakigu homosexualek ez dutela garai atsegina Polonian azken aldian, baina horrelako txorakeriatan sartzerainoko paranoia ez dakit adimen atzerakoienetan ere oso zentzuzkoa den. Pisu handiko alderdi etikoak eta justiziazkoak ukitzen dituelako, bestela guztiz barregarria litzateke kontua. Ridikuloa.  


Aurreko mezuaren bidetik. PD: baten batek esango du Odon Elorzaren argazkiak bakarrik jarri ditudala. Baina telebistan ikusitako hainbat irudi xelebre ez ditut prentsan topatu. Gainera, zer arraio, ez dut zertan plurala izan...


Izugarri gustatzen zaizkit hauteskundeak. Askorentzat gogaikarriak eta etsigarriak dira: jokabide berberak, mezu txepel berberak... Niri, ordea, guztiz dibertigarriak iruditzen zaizkit. Egunerokotasun errutinarioan pertsonaia aspergarri, gris eta ia siniestroak diren horiek, saltinbanki alai eta kanpetxano bihurtzen zaizkigu, jubilatu alemanen hoteletako animatzaile haien modura. Idi-demako harri bati tiraka imintzioak egiten, bizikletan hankartea larrutu arte noraezean irriparreka, kale erdian dantzan... sekulako eszena psikotropikoak ikusi ahal izaten ditugu hauteskundeetan. Ez dute sekul...


Sustatu.com web gunean, datozen udal eta foru hauteskundeetako hautagai zerrendak non kontsulta daitezkeen azaltzen da. Zerrenda horietara jo, eta seko harrituta geratu naiz, zerrenda abertzale denetan (ez da alderdi bat ere libratzen) zenbat Echave, zenbat Garay, zenbat Urcoregui eta zenbat Celayeta dauden ikusita. Izenak ere berdin: kalean Xabier edo Miren diren bat baino gehiago ezagutzen ditut, "ofizialki" oraindik Francisco Javier edo María de tal direnak. Juzgadora joan eta tramite txiki bat egitea besterik ez da, baina...


Joe... Senegalgo azti horrek beldurra ere ematen du (Realak 18 puntutik 13 lortu ditu bere aztikeriak erabili zituenetik): 6 partidutan aurreko 25 partiduetan adina puntu irabazi ditu ia.


Orain dela ehun (ehun eta berrogei, berrehun) urte baino lehenagoko sagardo edaleak autobusean joaten ziren sagardotegietara, sagardotegiak sustatzeko udalek eta diputazioak egindako folletoak irakurtzen zituzten, ezin zuten beren jakirik bertara eraman eta derrigorrez sagardotegiak saldutakotik jan behar izaten zuten, otordu osoa zutik pasatzen zuten (baita erreumak jotako aitonek ere), aluminiozko kupelak zituzten maiteen, ... eta zer dakit nik, pixa egin eta eskuak garbitu ondoren eskuak lehortzeko haizagailuaren botoia sakatzen zuten. Sagardotegiek Santa Teresaren beso ustelgaitza bezal...