Lutz Long jauzilariaren toalla

Zein ote da Mikel Erentxunekin batera Lau Teilatu kanta ederra asasinatzen duen Malerrekako ahots hori? Hango azentu garbi-garbia du eta, Erramun Joakin berberaren andrea edo arreba izango da, dudarik gabe. Ez, ez naiz erotu. Orain puri-purian dagoenez, ia leku guztietan Amaia Montero azaltzen zaigu, eta ni elkarrizketa honekin akordatu naiz. Beste hainbat bitxikeriaren artean, honakoa bota zuen Van Goghen Belarri ohiak, galdera ezin jakintsuago eta ez-topikazoagoaren ondoren: "- ¿De qué zona de Euskadi creéis que os ha salido el acento? - Mikel Erentxun: A mí, de Mutriku. Estudié la ...


Miniaturan egindako gastronomia Donostian dagoela? Ja!! Bai zera!!Sevillako taberna batek ¿Por qué no te callas? izeneko pintxo bat egin du. Zerez egina dagoen? Horra: «La oportuna tapa consiste en un revuelto de «dos huevos españoles» con zurrapa de ibérico, tapado por dos trozos de queso y dos trozos de morcón que «intentan simular la bandera de España». Erregeak nahikoa erridikuloa egin ez duela-eta... subditoak ere ildo beretik. Horrelako albiste edo kontuak jakiten dituenean, nire lagun batek independetzia aldarrikatzeari ekiten dio, sekulako fruizioz. PD: arrautz horiek erregeare...


Lehengoan, gogoeta eragin zigun gertaera bat pasa zitzaigun Guardian (Laguardian). Plazatik kale nagusira sartzean, eliza aldera jota taberna xume bat dago eskuinaldean; bertako ardo beltz gazte ederra ematen dute han, txikito asko hartuz gero beheko ezpainean sedimentu marra uzten duten horietakoa. Gu, Beterriko kuadrilla bat, gure artean euskaraz hitz egiten sartu ginen tabernara, eta barran zegoen ile beltzeko andre segailari “cuatro tintos!” eskatu genion. Andreak, baso lodietan ardoa zerbitzatzen ari zen bitartean, honakoa bota zigun, erdi barrez, erdi errietan: “nirekin ere euskaraz e...


Bueno, nahiko saturatuta gaudenez Borboi estadista ezin diplomatikoagoaren "pod qe no te qallaz" sakon, edukatu, eta aproposarekin... hona hemen printze-printzesen karikaturarengatik zigortu dituzten marrazkilariek epaiketa horri buruz egindako balorazioa. PD: hedabideetan zientoka subditu espainol atera da, duintasunik gabe harrotasun ederrez "no nos merecemos el rey que tenemos" esanez. Joder, hori egia biribila!! PD2: biñeta hori El Viñetodromo web gunetik eskuratu dut.


Duela hilabete batzuk bizi izan nuen eszena hau ekarri dit gogora atzoko gertakari batek: Donostiako haur jolaserako parke horietako batera, txirristak, kolunpioak eta horrelakoak umez josita dauden horietako batera, bikote gazte bat iritsi da, umetxo batekin eta bi txakurtxorekin. Hasi da umea tramankuluetan jolasean, eta txakurrak besterik gabe aske uzten dituzte, umeen artean lasterka eta bueltaka. Haur parke horretan (Donostiako guztietan bezalaxe) kartel handi bat dago, “txakurrak galarazita” edo antzeko zeozer dioena, logikoki. Halako batean, ibiltzen ikasi berri duen nexka txiki bate...


Aurpegia arimaren ispilua omen da. Horra ba irudia. Behinola irakurri nuen bi hauen itxurari buruzko artikulu bat, argazki hau zela-eta; ez naiz ondo akordatzen artikulu horren nondik norakoarekin... baina a ze piura!! Franco eta Millan Astray.


Formatu berriek beti arazoak sortu izan dituzte, eta hasieran zaila izaten da trukoa harrapatzea. Hona hemen kasu bat:  


Bihar azaroa iritsiko da. Euskadiko Kutxako horma egutegiari orria pasatuko diot, eta hilabete honetan niri begira etengabe egon den begirada desatsegin hori desagertu egingo da. Aleluia!


Hona hemen Javier Ortiz kazetariaren blogean agertutako errekortea. Gure etxeetan paretek izan ohi duten kalitate eskasa kontuan hartuta, ez da harritzekoa.  


Dirudienez, Txinako talde inbertsore batek begia botea du Realean. Akzio pakete handi bat erosi eta klubaren kudeaketan esku hartu nahi du, ordainean diru inbertsioa eginez. Bi saiakera egin eta gero, badirudi hirugarrena egingo duela orain, azaroan akziodunen batzar orokorra datorrela aprobetxatuz-edo. Askok diote Realaren izaera bera berriro planteatzeko unea dela; aditzera ematen dute atomizazio famatu horretan oinarritutako klub tradizional izatetik jabe indartsu bat edukiko lukeen klub moderno baterako urratsa egiteko garaia dela. Bueno, nik uste dut jadanik emana dagoela pauso hori: ...