Ni hao, Real Sociedad Txinatarra
Dirudienez, Txinako talde inbertsore batek begia botea du Realean. Akzio pakete handi bat erosi eta klubaren kudeaketan esku hartu nahi du, ordainean diru inbertsioa eginez. Bi saiakera egin eta gero, badirudi hirugarrena egingo duela orain, azaroan akziodunen batzar orokorra datorrela aprobetxatuz-edo.
Askok diote Realaren izaera bera berriro planteatzeko unea dela; aditzera ematen dute atomizazio famatu horretan oinarritutako klub tradizional izatetik jabe indartsu bat edukiko lukeen klub moderno baterako urratsa egiteko garaia dela.
Bueno, nik uste dut jadanik emana dagoela pauso hori: atomizazioarena txantxa krudel bat da, azken garaiotan Realean pasatzen ari dena ikusita. Kluba interes talde jakin batzuen esku dago, argi eta garbi, ez bazkide edo akziodun xumeen esku.
Gainera, azken hauei batere jaramonik egin gabe gidatzen dute kluba, ia-ia kirol emaitzek garrantzirik izango ez balute bezala, kudeaketa enpresariala bakarrik dute helburu, eta hori ere oso gaizki eraman dute; arlo ekonomikoan dagoen egoera larria besterik ez da ikusi behar. Ez kirol emaitzarik, ez emaitza ekonomikorik; egungo agintarien inkapazidade nabarmena ikusita, ze inporta dio interes talde hori Tolosaldekoa edo Beijingekoa izatea?
Realzaleok talde indartsu bat nahi dugu, kudeaketa serio eta koherentea izango duen kluba. Fundamendu hori Txinatik badator, ongi etorri.
Iruzkinak
patxi lurra 2007-10-26 10:19 #1

Ufa! Ez nekien honeri buruz, baina boteprontoan, behintzat, falta jakuna iruditzen jat. Taldeagaz dagoan identifikazino falta areagotzeko, kanpoko jokalari mordoari gehituz, entrenatzailea be atzerrikoa, orain zuzendari atzerritarrak? Pieterman jatorkit burura... eta Tau Baskonia. Lagun batek esaten deusta Baskoniari talde gasteiztarra deitzea larregi dala, kontuan hartuta jokalari (ia-ia) guztiak eta entrenatzailea Gasteizkoak ez dirala. Bai, baina behintzat zuzendaritza hamengoa da.

Tolosaldekoa edo Beijingekoa? Zeozer gipuzkoarra mantentzeko, mesedez Tolosaldekoa.

PD Albeceteren aurkako partidan, estadioan emoten deutsuen foileto horietako batean ikusi genduan hiru mantxego baino ez zeudela 22 jokalari artean. Errealean, titularren artean 6 edo 7 ziran gipuzkoarrak. Neuretzat, desbardina da.

Lutz Long 2007-10-26 11:47 #2

Patxi, azpitxapeldun izan ginenean ere, 2003an, 5 edo 6 gipuzkoar zauden talde titularrean. Talde txinatar baten kapitala erabiltzeak ez du esan nahi jokalari atzerritarrak ugalduko direnik.

Josu 2007-10-26 12:57 #3
Esan nahi du, baina, klubaren zati majo baten jabe izango direla. Nik hori ulertu dut... Piterman baldin badator ere, aurrera, dirua badakar, ala?

Lutz Long 2007-10-26 13:03 #4

Josu, zuk uste duzu Reala azken aldian kudeatu dutenak Piterman baino hobeto aritu direla?

Josu 2007-10-26 14:01 #5
Kontua da Piterman moduko bat ez izatea JABEA. Kudeaketa zeozer tenporala da. Jabetzaren aurka zer egin? Nik Eibarren bezela egingo nuke beste klubetan: akzio-kupuru mugatua akziodunentzat. Horrela jabe txiki asko, jabe handirik ez.

Lutz Long 2007-10-26 14:13 #6
Josu, baina hori aspaldi desagertu da Realean. Realak ya, de facto, jabea DU. Eta oso hemengoa izanagatik, ezin okerrago kudeatu du kluba, eta horrela jarraitzeko asmoa du.
patxi lurra 2007-10-30 18:57 #7

"Zuk uste duzu Reala azken aldian kudeatu dutenak Piterman baino hobeto aritu direla?"

Neuri ez dago zuzendurik galdera, baina erantzungo deutsut, axola ez bajatzu. Neuk nahiago dot orain deukogun "errepublika bananeroa" inolako, inoren eta inongo diktadura baino.

Orain dagozan zuzendarien aurka egiteko aukera demokratikoa egon da, neuk dakidanez. Eta gehienek ez eben aurkako botorik emon, batzar guztiz lotsagarri hartan (neuk ez deukot boto-eskubiderik eta ez nintzan han egon, zorionez).

Argi dago klubak galdu dituala beste sasoi bateko seriotasun, profesionaltasun umila eta iskanbilarik ezatasuna. Orain diferentzia handirik ez dogu edukiko edozein klubagaz, horren aldetik. Baina, behintzat eta zorionez, ez deukogu Pieterman modukorik geurean.

Lutz Long 2007-10-31 08:10 #8

Patxi, honakoa diozu: "orain dagozan zuzendarien aurka egiteko aukera demokratikoa egon da, neuk dakidanez".

Zuk eta nik ondotxo dakigu pakete handiak dituzten taldeek (akzio paketeak esan nahi dut, ez gaizki pentsatu) kluba kontrolatzen dutela, ezinezkoa baita 5 - 10 akzio dituzten akziodun txiki guztiak juntetara joatea. Ya, gaur egun, de facto, Piterman etxean daukagu, nahiz eta Gipuzkoako erakunde garrantzitsu batzuk izan Pitermanen lana egiten dutenak. Eta, zinez, ez dira Piterman baino hobeak klubak kudeatzen.

Eta akziodun txikiek indarra dutela uste baduzu, ez larritu, panorama ez da aldatuko hainbeste, orain datozen inbertsoreek klubaren % 30 - 40 erosi nahi omen dute. Beraz, gainerako akziodunek % 70 - 60 kontrolatuko dute klubaren gehiengoa.

Azkenik, ez ahaztu inbertsore horiek ere gipuzkoarrak izango direla, gaur egungo klub agintariak bezain gipuzkoarrak.

iturri 2007-11-04 21:21 #9
Kaixo:

Patxi Lurrak deskubritu duenez jada, hemen ekarriko dut bihar nire blogaren azalean egongo den apuntea.

Badirudi serioa dela txinatar talde honen ekimena. Ea zein den proiektua.

Luistxo 2007-11-28 08:33 #10
Atzo entzun nuen Iñaki Badiola hau Ni Hao esaten bideo batean telebistan. Lehenbizi esan zuen euskaraz: Ongi etorri denok, mila esker etorregatik. Edo holako zeozer, baina etorregatik literala izan zen, seguro. Eta gero txineraz zerbait, tartean, Ni Hao. Eta gehitu zuen, Para que os vayáis acostumbrando. Euskara mikrofono aurrean masakratzen dutenekin ohituta ez bageunde bezala.

Lutz Long 2007-11-28 10:49 #11

Bai, zinez, hobeto zuen ezer ez esatea, hori esateko. Edo, gutxienez, interes minimo bat erakutsi eta esaldia ganoraz presatzea. Baina, noski, euskaraz zeozer esatea paparrean 'jator label' bat zintzilikatzea besterik ez da batzuentzat.

Baina tira, ez da ezer berria, Astiazaranen 'euskara' ezaguna dugu, baita Uranga, Fuentes eta De La Peñaren... erdara.

Utzi iruzkina: