Athletic - Barcelona: sokorro, aski da.
Nik ez dakit zer gertatuko den gaur gauean. Onenak irabaz dezala!
Baina gaur Anjel Lertxundik salatzen duen bidetik, gehiegizkoa iruditzen zait orgia zurigorri absurdo hau. Nahikoa da.
Lotsa ere ematen du duela urte gutxi Alaves UEFAko finalean (UEFAkoan) izan zela pentsatze hutsak. Jaso duen tratera desberdina ezin lotsagarriagoa dela ikusteko. Eta denei buruz ari naiz: ETB, egunkari eta hedabide publiko nahiz pribatuak, blog eta ziberkomunitate osoa...
Aski daaaaaaaaaaaa (kanta bedi Athleeeeeetic kantatu ohi den doinuan)...
Iruzkinak
patxi lurra 2009-05-14 11:05 #1

Tira, Erreala Athleticen lekuan egonez gero hain txarto ez genduan ikusiko finalaren inguruan montau dan guztia. Gipuzkoa aldean behintzat hainbateri inbidia puntu bat hartu deutsat azken egunotan, Anjel Lertxundik berak iradokitzen dauana. Zuri-gorria izan barik esangotsut Bilbo aldean azken asteotan bizi izan doguna eder-ederra izan dala, eta atzokoa... Atzo ganezka egin eban. Eta neuk lasai asko aitortzen dot inbidia sentidu dodala, batik bat sentimendu kolektibo hori edukitzearren, geuk Anoetako hilerrian usaindu be egiten ez doguna. Triste eta deprimidu koadrilla horrek despektiboki forofismoa eta demasakeriatzat hartzen dauana neuretzat sentimendu polita eta eredugarria da. Samuel Etooren erreakzinoa aski esanguratsua izan zan atzo, partida amaitzean, eta gaurko prentsa gehienak jasoko dau. Zelaian ez, Barça jaun eta jabe izan zan, baina harmailetan bai, Athletik zu zara nagusia. Biba zuek!

PD Zuri-gorriek deukien kemen horren laurdenagaz Lehen Mailan egongo ginan dagoeneko, pasa dan denporalditik bertotik.

Lutz Long 2009-05-14 13:38 #2

Nik dakidala, ez dut ezer esan horren kontra (edo alde). Inidia (sanoa edo
insanoa) libre da. Baina beste kontu bat da leku askotatik gainera bota zaigun
zaparrada zurigorria.

Eman zaion gehiegizko oihartzunaz ari nintzen. Ondoko taldeetakoak lortu
dutenari eskainitako arreta eskasagoarekin izan den trataera desberdintasuna
(Osasunak kopa finala jokatu zuen duela laupabost urte, Realak ia Liga irabazi
2003an, Alavesek UEFAko finala...).

PD: kemena dutenik ezin uka. Baina gu Bigarrenera jaitsi ginen, oso gaizki jokatzean aparte, Athletic-Levante batean kemena ez zelako nahikoa izan.

Ixabel 2009-05-14 15:42 #3

Erabat ados nago zurekin, Lutz Long. Gauza batek ez du bestea kentzen. Ikaragarria, ikustekoa eta txalotzekoa da Atletiak duen jentea inguruan, eta Patxik dioen bezala, nahiago genuke Realean honen zati bat edukitzea. Baina egun hauetan ikusi eta entzun behar izan duguna jasangaitza izan da. Eta argi utzi nahi dut: gauza batek ez du bestea kentzen.

patxi lurra 2009-05-15 11:02 #4

Jozulinek arestian haren blogean aipatzen eban "zuri-gorri/erdaldun" binomioa, eta uste dot horik doiala kontua: Hau da, ETB-2, Radio Euskadi eta hedabide erdaldunetan zurigorrizaleagoak dirala, eta ETB-1, Euskadi Irratia, Berria eta abar txuriurdinzaleagoak, ordea. Binomio klasikoa da, giputz euskaldun/bizkaitar erdaldun, orokorkeria bai baina sarritan egia, salbuespen guztiekin.

Errealak balentriaren bat eginez gero Athletikek finalean euskarazko hedabideetan eduki dauan oihartzuna baino handiagoa izango zalakoan nago.

Utzi iruzkina: