Lutz Long jauzilariaren toalla

RSS laburdura erabiltzen dute euskarazko ETB1en Realaren partiduetan. Euskarazko kate baten iritziz, erdarazko San Sebastiani erreferentzia egiten dion izendapena da adierazgarriena Reala identifikatzeko. Kuriosoa da, baina hala da. Eta hala dela diot, EiTBk hala kontsideratzen duelako.   Lehengoan mezu bat bidali nuen EiTBra, RSS laburdura horrek sortzen zidan harridura eta nolabaiteko “begietako mina” adierazteko. RSO proposatzen nien. Erantzuna, goian adierazten dudan hori izan zen: zaila zela jakitea zein zen adierazgarriagoa talde hori izendatzeko, RSO edo RSS. Baina, de facto, RS...


Itsasoaren egoera zakarra eta antolatzaileen huts galanta kaleen diseinuan. Emaitza, Santanderreko traineruak izandako istripu penagarria. Ikus bideoa 0:55 segundutik aurrera.  


Urte latza hau, Realaren aldeko eta Espainiako selekzioaren aurkako futbolzale batentzat. Hau burukomina, hau nazka, hau betekada gorria!! La Roja! La Furia Roja!!     Belauste jokalaria eta Anbereseko joko olinpikoetan esan omen zuen “a mí el pelotón, Sabino, que los arrollo” carpetovetonico eta famatua izan ziren La Furia Roja topikazo okaztagarri horren abiapuntua.   Kuriosoa da, Belausteren ibilbide politikoa ikusirik, bera izatea furia españolazoaren ikur nagusia. Are gehiago, anekdota hori kazetari batek asmatutako gezur hutsa denean. Sabino Bilbao berak esana da (hala...


  Bai, hala dirudi, bilbainadak galtzear omen daude. Ez dateke!!! Hori bai dela mendebaldeko kultura gainbehera doala erakusten duen adierazgarri nabarmena. Salba ditzagun bilbainadak!!! Los Chimberos, Los Cinco Bilbainos, eta abar eta abar... bilbainaden letra paregabeak, eta guztiz politikoki zuzenak.Bere kultura osasuna minimoki estimatzen duen gizarte batek ez luke hori dena galtzeko arriskuan izan behar. Bertso afarien ordez, ea noiz animatzen den euskal kulturaren eragile bat bilbainada afariak antolatzera. Ea denok, kanta nirekin: “Entre las angulitas, había un pes gordooo. Arr...


Ez dakit, baina, Emakundek egin duen azken gomendioa, hau da, hizkuntza sexismoa saihesteko, hitanoan “ditunk” eta “goazemank” moduko inbentzio xelebreak eguneroko jardun serioan erabiltzeko gomendioa, uste dut kalifikaezina dela. Sinetsita nago horrelako gauzak erabakitzeko bilera brainstormingtikoetan bizi den jende askok ez duela lurra zapaltzen.


Donostiako traineru bateratua, Kiriko, atzo aurkeztu zen. Zorte on, Kiriko.


Urteak daramatza seinale horrek Zarautz eta Orio artean dagoen gaintxo horretan. Horixe baita bere izena: Zudugarai. Urtetan, mapa militarren eraginez, Alto de Orio izena eman zitzaion... baina, esan bezala, urte dezente dira bere izena berreskuratu duela. Alabaina, istripu triste bat izan berri da bertan, eta Alto de Orio irakurri eta entzun dut dozena bat aldiz, baita Orioko gaina ere. Eta inork ez du, antza, ezer arrarorik nabaritu... Ez ote da inor pasatzen gain horretatik? Ez ote dituzte seinaleak ikusi edo irakurtzen? 


Lehengoan, kuadrillako lagun intelektualarekin topo egin nuen kalean, 12 urteko ilobarekin nengoela. Solasaldi txiki baten ondoren, kontu bat bukatu gabe utzi genuela eta, "hots egingo diat segapotora" esanez joan zen. Ilobak jarri zuen aurpegia ikusita, pentsatu nuen ez ote dauden egungo errealitatetik oso urrun gauzak asmatzen ari diren bat baino gehiago. Segapotoa zer den azaldu nionean (ilobak kalifikatibo moduan baino ez zuen entzun hitz hori), are gutxiago ulertzen zuen ezer. Izan ere, gaur egun ia inork ere ez baitu erabiltzen telefonoa gerrikotik zintzilik; eta hala i...


Nire lagun batzuk asko joaten dira manifestazio eta kontzentrazioetara (manifa eta kontzentra), eta hizketa normalean Beterriko entonazio normal eta naturala badute ere, esloganak oihukatzean "útzi bakéan éuskal herría!!" diote, berez naturalagoa izango litzatekeen "útzi bákeán éuskal hérriá!!" oihukatu ordez. Kuriosoa.  


Miren Azkarate, lehen euskaltzain emakumea, logikoki, albiste izan zen. Ana Toledo, bigarren euskaltzain emakumea; albiste izan zen. Hirugarrenak ere albiste izan behar al du? Laugarrenak? Zenbatgarrenera arte? Emakume bat Espainiako Gobernuan Defentsa ministro; albiste. Haurdun dagoelako; albisteago. Espainiako gobernuan ministro emakume gehiago gizonezkoak baino; albiste. Noiz arte albiste horrelako gauzak? Gizonezko bat emakumeen aurkako bortxakeriaz arduratzen den saileko buru; albiste. Zergatik? Ez al da garaia, benetako berdintasuna asumitu eta horrelako gauzak albiste ez izatea konts...