Segapotoa? Zer da hori?

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2008-04-29 12:11

Lehengoan, kuadrillako lagun intelektualarekin topo egin nuen kalean, 12 urteko ilobarekin nengoela. Solasaldi txiki baten ondoren, kontu bat bukatu gabe utzi genuela eta, "hots egingo diat segapotora" esanez joan zen.

Ilobak jarri zuen aurpegia ikusita, pentsatu nuen ez ote dauden egungo errealitatetik oso urrun gauzak asmatzen ari diren bat baino gehiago. Segapotoa zer den azaldu nionean (ilobak kalifikatibo moduan baino ez zuen entzun hitz hori), are gutxiago ulertzen zuen ezer. Izan ere, gaur egun ia inork ere ez baitu erabiltzen telefonoa gerrikotik zintzilik; eta hala izanik ere, arraitza beharko luke telefonoak, eta ez segapotoa, ez?

PD: nire kuadrillako batek ere, ez intelektualak ere, ez du sekula segapoto edo arraitzik eduki eskuetan.

 


Utzi iruzkina: