ETB1, Reala ez da RSS !!
RSS laburdura erabiltzen dute euskarazko ETB1en Realaren partiduetan. Euskarazko kate baten iritziz, erdarazko San Sebastiani erreferentzia egiten dion izendapena da adierazgarriena Reala identifikatzeko. Kuriosoa da, baina hala da. Eta hala dela diot, EiTBk hala kontsideratzen duelako.
Lehengoan mezu bat bidali nuen EiTBra, RSS laburdura horrek sortzen zidan harridura eta nolabaiteko “begietako mina” adierazteko. RSO proposatzen nien. Erantzuna, goian adierazten dudan hori izan zen: zaila zela jakitea zein zen adierazgarriagoa talde hori izendatzeko, RSO edo RSS. Baina, de facto, RSS adierazgarriagoa iruditzen zitzaien, eta zaie. Eta ni ez nago batere ados, bi arrazoirengatik:
Batetik, lehen esan bezala, erdarazko izendapena erabiltzea arras kuriosoa delako euskarazko kate batean.
Eta, bestetik, San Sebastian izena ez delako inondik ere agertzen futbol talde horren izenean, izen ofiziala Real Sociedad de Futbol, SAD baita. Jende askok uste du izen ofiziala Real Sociedad de San Sebastian dela, baina ez da hala. (Badaezpada ere esan nien ea bigarren S hori SAD horrena zen, broma txar baten moduan).
Ba hori, Realaren jokoa nahikoa ez balitz, badugula beste zerbait begiei min emateko partiduetan.
Iruzkinak
Josu 2008-09-30 11:21 #1
Eta RSF: Real Sociedad de Fútbol?

Ez dio erdalduntasuna kentzen, baina RSOk ezta ere.

Lutz Long 2008-09-30 11:52 #2

Josu, kontua ez da erdalduntasuna kentzea, taldearen izena horrelakoa baita, erdalduna. Kontua da SS hori jarriz egiten den gogoetan izenak berak duen erdalduntasunaz haratago joaten direla, hiriaren izen erdalduna ekarriz laburdurara, inolako beharrik gabe. Eta guztiz bitxia dela hori euskarazko telebista batean.

RSF zuzena litzateke, baina ia inork ez du erabiltzen "de futbol" hori taldea izendatzeko, baizik eta Real Sociedad.

Lutz Long 2008-10-06 07:53 #3
Beno, ustekabean, azken partiduan RSO jarri dute... ez nuen askorik uste, horrelako keja egiteak zerbaiterako balioko zuenik. Baina, tira, eskerrik asko, ETB.
Utzi iruzkina: