Lutz Long jauzilariaren toalla

Askotan, albiste baten titularrak indar eta mami handiagoa du gero datorren azalpenak baino. Atzo, behintzat, horixe pentsatu nuen hau irakurtzean: Seis elefantes ebrios mueren electrocutados tras chocar contra un poste eléctrico. Egia esan, ez nuen gehiago irakurri; berdin zitzaidan gainerakoa.


Ez dakit zeinen ideia izan den Euskadiko Kutxako horma egutegietan hilabete honetan, urrian, agertzen den argazkia bururatzea, egitea, aukeratzea eta ez betatzea. Jainkoarren, begirada desasoseganteagorik! Nork aguanta dezake aurpegi hori norberari begira egunero-egunero hilabete oso batez etxean edo lantokian? Hori kondena! Azaroaren 1a noiz iritsiko, irrikan nago.


Ez, ez dut Errol Flynn-ek pelikula horretan duen estetikari buruz hitz egingo: beste baterako utziko ditut bere orrazkera eta bere galtza estuak. Kontua da Ingalaterran, munduko ia leku guztietan bezala, natura arnasa hartu ezinik dagoela eta, arnasestu horretan, lekurik mitikoenak ere itotzear daudela. The Guardian egunkariak dioenez, Europako harizti zaharrenetarikoa (1415 inguruko haritzak daude) arriskuan dago: Sherwoodeko basoan dauden haritzak, alegia. Garai batean, urtero ale bakarra galtzen omen zen, azken aldian, berriz, bost galtzen dira urtero. Diotenez, Gurutzaden garaian, Robi...


Beno, hasi dira denda eta tabernetan Gabonetako Loteria saltzen. Hasi gara, beraz, alde batetik edo bestetik Gabonak hartzen dituen urtaro erraldoi horretan. Eta gabonetako ospakizunen globalizazioa iritsi da, opari, argiztapen ridikulo eta arbola nordikora ez ezik, baita imaginario orokorrera ere Izan ere, konturatu al zarete, garai batean adin anbiguoko ikazkin zikin eta arlote zena, orain bizar zuriko agure errespetagarri bihurtzen ari zaigula? Olentzero Klaus!!! Lehen: Orain:


Realak Kontseiluaren ziurtagiria du. Hala ere, horren erakunde garrantzitsuko komunikazio kanal ofizialean (bere web gunean) erabiltzen den euskara nahiko defizitarioa dela iruditzen zait: Realari buruzko foro batean (DVkoan hain zuzen), euskaldun batzuek gai hori atera zuten eta klubari kexuzko gutun bat bidali zioten. Hona hemen klubaren erantzuna, bakoitzak atera ditzala bere kontuak. Niri behintzat oso bitxia iruditzen zait euskara ikasten ari den bat web horretan erredaktatzen ari dela lasai lasai botatzea. PD: idatzi ondoren, Kontseiluko webera jo dut eta ikusi dut "Bidean" izeneko zi...


Gaur irratia entzunez, burura etorri zait nola aipatu nuen behin kirol kazetariek hainbestetan erabiltzen duten se antoja complicado ditxosozko hura. Hizkera arruntetik ihesi-edo, askotan ur handiegitan sartu nahi izaten dute, eta dotore hitz egin ustetan arrunkeriarik arrunkerienean erortzen dira: topiko pedante erabiliegietan. Gogoan dut oraindik Brasil-Frantzia futbol partidu bat erretransmititu zuen kazetari xelebre hura: ia ordu erdiz Brasil, Francia edo equipo hitz ebidente eta beharrezkoak erabili gabe aritu zen. Los galos, la escuadra carioca, el combinado sudamericano, los can...


Beno, badirudi aurten aterako dutela, azkenean, donostiarren traineru bateratua: Donostiarra. Horra aurkezpenaren argazkia; ezkerretik eskubira: Etxezarreta, kultura ordezkaria; F. Vaqueriza, Arrauneko presidentea; Lasa, kirol zinegotzia; manikia, talde berriaren platanito (arraun jantzi estu hori) xoxoa daramana; Arana, Urkiko presidentea; Elorza, alkatea. Entrenatzaile berria izango dena, Etxart, ez da argazkian atera; bai ordea, atzean, koadroan, egun puri-purian dabilen JC I.a, jakina baita asko atsegin dituela itsas kirolak.


Telebistan ‘aditua’ omen den Pepe Colubi xelebreak teoria bat landu zuen duela urte batzuk: "Kutrekeriak sortutako liluraren teoria" (Teoría de la fascinación por lo cutre). Telezaborra arbuiatzeko eta, aldi berean, grina handiz dastatzeko dugun barne sena salatzen edo miresten, edo besterik gabe azaltzen, duen teoria da. Ni lilura horretan guztiz murgilduta nagoela frogatzen duten telebista programa asko eta asko daude. Aldiz, telebistatik kanpo ere, esango nuke teoria bitxi hori guztiok dauzkagun hainbat joera ezkutagarriren oinarria dela, dudarik gabe. Horrela ez bada, ezin baitut ...


Mimoek atzeraka eragin izan didate betidanik. Mimo famatuena, Marcel Marceau, hil berri den egun hauetan, ezin izan dut beste gogoetarik egin. Badakit topikazoa dela mimoak deitoratzea, baina zer nahi duzue... Barrenak astintzen dizkidan gonbitolarri punttu bat sortzen zait hain era desatseginean margotutako izaki bat bere imintzio amaneratuak egiten hasten denean. Zer egingo diot ba. Eta ez naiz bakarra: Woody Allenek istorio bikain bat kontatzen du bere liburu batean, mimoen jarduna zeinen arrotza eta jasangaitza egiten zaion azalduz. Beno, badut salbuespen bat: Faemino y Cansado umoregil...


Ez duzu errebotea ezagutzen? Oraintxe duzu pilota modalitate eder honetaz gozatzeko aukera, txapelketa nagusia oraintxe baituzu martxan Oiartzunen, Billabonan eta Zubietan (Donostian): Endika Abril txapelketa. Errebotea  kirol ikusgarri eta bizia da. Luzean, pilotalekuaren alde batetik bestera, jokatzen da, xisterak eta guanteak erabilita. Tantoak kontatzeko modua tenisaren parekoa du: 15, 30, 40 eta jokoa. Antzeko modalitateak bizirik diraute Baztanen eta inguruetan (laxoa, adibidez), baina Gipuzkoako alde honetan bertatik bertara ikusteko aukera erreboteak besterik ez dizu eskaintzen...