Olentzero Klaus
Beno, hasi dira denda eta tabernetan Gabonetako Loteria saltzen. Hasi gara, beraz, alde batetik edo bestetik Gabonak hartzen dituen urtaro erraldoi horretan. Eta gabonetako ospakizunen globalizazioa iritsi da, opari, argiztapen ridikulo eta arbola nordikora ez ezik, baita imaginario orokorrera ere
Izan ere, konturatu al zarete, garai batean adin anbiguoko ikazkin zikin eta arlote zena, orain bizar zuriko agure errespetagarri bihurtzen ari zaigula? Olentzero Klaus!!!
Lehen:
Orain:
Iruzkinak
indezent 2007-10-09 15:28 #1
Urteak daramatzat abenduaren 24ean herriko plazan Santa Klaus bat erretzeko proposatzen... Pixkat radikala agian baina parre batzuk bota behar genituen
Lutz Long 2007-10-11 10:09 #2
<p>Igual erretzea askoz tradizionalagoa da euskal ospakizun mitologiko-folklorikoetan, baina makilazoka txikitzea ez al da hobea izango??</p>
indezent 2007-10-16 15:45 #3
Hobea edo ez ez dakit baina gehiago desaogatuko ginateke. Hori ziur...
Utzi iruzkina: