Reala, weba eta euskara
Realak Kontseiluaren ziurtagiria du. Hala ere, horren erakunde garrantzitsuko komunikazio kanal ofizialean (bere web gunean) erabiltzen den euskara nahiko defizitarioa dela iruditzen zait:
Realari buruzko foro batean (DVkoan hain zuzen), euskaldun batzuek gai hori atera zuten eta klubari kexuzko gutun bat bidali zioten. Hona hemen klubaren erantzuna, bakoitzak atera ditzala bere kontuak.
Niri behintzat oso bitxia iruditzen zait euskara ikasten ari den bat web horretan erredaktatzen ari dela lasai lasai botatzea.
PD: idatzi ondoren, Kontseiluko webera jo dut eta ikusi dut "Bidean" izeneko ziurtagiria duela Realak (honen webean ere hala agertzen da). Ez dakit ziur zer den ziurtagiri bakoitzaren nondik-norakoa, baina horra datua.
Iruzkinak
luistxo 2007-10-02 10:44 #1
Gehiago ematen dit atentzioa euskaltzaleak Vocento talde espainol monarkikoaren Diario Vasco gaztelerazkoaren foroan ibiltzeak... Batek jakingo du non dabilen. Uste dut Realaren prentsa bulegoak ez duela gaizki erantzun, eta, bestalde, sozietate pribatu horrek baino ardura gehiago beharko lukete beste batzuek: ergatiboaren berri ez duen kazetari bat entzun nuen jo-ta-sua arratsalde batean Euskadi Irratian duela ez asko.

Lutz Long 2007-10-02 11:04 #2

Tira, badakit Realak baino ardura handiagoa dutela edo izan behar dutela beste erakunde batzuek, baina egunero denda xumeetan, jatetxeetan edo askoz entitate apalagoko edozein 'sozietate pribatutan' euskarari ematen zaizkion ostikoak salatzen badira (batzuetan, parre eginez), are gehiago uste dut salatzekoak direla ustez Gipuzkoako erakunde ikurra den edo ikurtzat saltzen diguten honen bidegabekeriak (bereziki, pribatu izanagatik gure erakundeen diru eta kontrol publiko nabarmena duenean).

Bestalde, erantzuna normala iruditzen bazaizu, ba bueno. Hizkuntza bati maila onargarri bat emateko testuinguruan, hiruzpalau erredaktoreren artean euskara duinago bat ezin dela egin iruditzen bazaigu, ikasten ari den bat erredakzio lanetan aritzea normala iruditzen bazaigu... ez dakit zertarako diren euskara normalizatzeko eta hobetzeko exigentzia eta ahalegin guztiak. Hortik hasita, ergatiboa erabiltzen ez duen kazetari horrek komunikazio helburua bete duela esan dezake norbaitek.

patxi lurra 2007-10-02 21:29 #3

Lehenik eta behin "euskaldun barri" horregaz Errealeko arduradun horrek erakutsitako paternalismoa deigarria da. Bigarrenik, non dagoz Errealeko "euskaldun zaharrak"? Errealeko webgunean ganorazko euskaraz idaztea eurentzat denpora alferrik galtzea da ala? Euskaldun zaharrak edo euskaldun ohiak dira?

Segi, segi, "The Daily Basque" irakurtzen, "euskaldun zahar" horiek...

Utzi iruzkina: