Kirol kazetari hortera eta topikazoak
Gaur irratia entzunez, burura etorri zait nola aipatu nuen behin kirol kazetariek hainbestetan erabiltzen duten se antoja complicado ditxosozko hura. Hizkera arruntetik ihesi-edo, askotan ur handiegitan sartu nahi izaten dute, eta dotore hitz egin ustetan arrunkeriarik arrunkerienean erortzen dira: topiko pedante erabiliegietan.
Gogoan dut oraindik Brasil-Frantzia futbol partidu bat erretransmititu zuen kazetari xelebre hura: ia ordu erdiz Brasil, Francia edo equipo hitz ebidente eta beharrezkoak erabili gabe aritu zen. Los galos, la escuadra carioca, el combinado sudamericano, los canarinhos, eta antzeko memelokeriak besterik ez zituen ahoan. Gogaikarria.
Beste perla bat ere bota zuen behinola ziklismo kazetari batek; txirrindulari bat (Pepe Recio uste dut zela) lepotik heldu, mikroa ahoan jarri eta horrela hasi zen, aurkezpen gisa: aqui tenemos a Pepe Recio, todo un axioma en el mundo del ciclismo. Ez dakit ze arraio esan nahi izan zuen.
Eta dena ez da hizkuntzaren erabilera bitxia, ez. Gai eta ideia topikazorik topikazoenak txirtxillatu arte errepikatzen dituzte: Liverpool edo Celtic edo antzeko talde bat aipatzean, ia ezinezkoa da kazetariak bere jarduna amaitzea zaleen izaera gartsua eta jadanik okaztagarria gertatzen zaidan “You’ll never walk alone” kanta aipatu edo erreproduzitu gabe.
Iruzkinak
indezent 2007-09-28 15:39 #1
<p>kazetariak bakarrik ez, kirolariak ere esadiak ederki errepikatzen dituzte: <em>la verdad es que...</em> Hala ere, egia da hauek ez dutela zergatik ongi hitz egin beharrik.</p>
<p>hala ere, azkenaldian entzun dudan gauzarik onena Brasilen partidu batean izan zen: <em>Sale Kaka por Elano</em>. Apur bat eskatologikoa agian baina parre edrrak bota genituen ;)</p>
Utzi iruzkina: