Mimo bat gutxiago munduan
Mimoek atzeraka eragin izan didate betidanik. Mimo famatuena, Marcel Marceau, hil berri den egun hauetan, ezin izan dut beste gogoetarik egin. Badakit topikazoa dela mimoak deitoratzea, baina zer nahi duzue...
Barrenak astintzen dizkidan gonbitolarri punttu bat sortzen zait hain era desatseginean margotutako izaki bat bere imintzio amaneratuak egiten hasten denean. Zer egingo diot ba. Eta ez naiz bakarra: Woody Allenek istorio bikain bat kontatzen du bere liburu batean, mimoen jarduna zeinen arrotza eta jasangaitza egiten zaion azalduz. Beno, badut salbuespen bat: Faemino y Cansado umoregileen El Gran Mimon pertsonaia; mimo horrek une ederrak pasarazi dizkit askotan.
Tira, Marcel Marceau hil da... estooo... Goian Bego. Goian, edo nahi duen lekuan, baina bego...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: