Dos huevos españoles...

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2007-11-19 13:07

Miniaturan egindako gastronomia Donostian dagoela? Ja!! Bai zera!!Sevillako taberna batek ¿Por qué no te callas? izeneko pintxo bat egin du. Zerez egina dagoen? Horra:

«La oportuna tapa consiste en un revuelto de «dos huevos españoles» con zurrapa de ibérico, tapado por dos trozos de queso y dos trozos de morcón que «intentan simular la bandera de España».

Erregeak nahikoa erridikuloa egin ez duela-eta... subditoak ere ildo beretik. Horrelako albiste edo kontuak jakiten dituenean, nire lagun batek independetzia aldarrikatzeari ekiten dio, sekulako fruizioz.

PD: arrautz horiek erregearenak, izaki, noski... ez dakit oso gustokoa izango duten pintxo hori dastatzen dutenek honakoa: larunbateko telebista saio batean esan zuten behinola zurrumurrua zabaldu zela, erregeak arrautz bat ustela (sic) zuela zioena.

PD2: Eta esan behar dut, gainera, zurrapa de iberico horrek oso kezkati jarri nauela, zurrapa hitzari nik ezagutzen nion adiera bakarra DRAEk ematen duen hirugarrena baita.


Utzi iruzkina: