Jarri ilaran, amona, eta zaude ixilik !!!

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2007-06-14 10:04

Atzo eztabaida latza izan nuen atso batekin, arrandegian.

Bada emakume edadetu espezie bat, lagun hurkoa izorratzeko abilidade edo joera berezia duena: dozena erdi pertsona minutu asko mostradore aurrean txandaren zain dauden denda batean, sartu eta zuzenean saltzaileari gauzak eskatzen hasten da espezie arraro hori; edo, zure txanda denean, atzetik saltzaileari zeozer galdetzen hasten da, 'zenbatean txitxarroa?' adibidez. Ilarak errespetatu behar ez diren mundu paralelo batean bizi da espezie hori. Kargu hartuz gero, bi portaera dauzka. 1) ‘Ui, ez zaitut ikusi’ esaten du, oso despistatua balitz bezala, zain gaudenen erdiak 1,80 pasatzen ditugula kontuan izan gabe (hau da, no kuela). 2) ‘Galdera bat besterik ez da’ erantzuten du erdi haserre, edukazio txarreko gizatxar bat zarela erakusteko.

Antza, mundu paralelo horretan, zu zain egon zaitezke pixka batean, galdera bat besterik ez den hori nola eternizatzen den ikusteko; baina bera ezin da itxaroten egon, txanda errespetatzeko.

Ez dakit iman berezia dudan egoera horiek bizitzeko, edo oso izaera erretxina dudan horrelakoak bereziki detektatzeko, baina atzo arratsalde txarra nuen eta atso batek ordaindu zituen aspaldian jasandako horrelako episodio guztiak. Oldartu egin zitzaidan-eta, gainera!!

Dios, sekulako lasaitua hartu nuen, aizu. Beno, hurrengo episodiora artekoa, behintzat..

PD: emakumeak direla esan dut, ez matxismo edo horrelako ezerengatik, ehuneko ehunean atsoekin gertatu zaidalako baizik. Seguru asko, gizonezko edadetuek erosketak egiten ez dituztelako.


Utzi iruzkina: