Hautagai psikotropikoak
Izugarri gustatzen zaizkit hauteskundeak. Askorentzat gogaikarriak eta etsigarriak dira: jokabide berberak, mezu txepel berberak...
Niri, ordea, guztiz dibertigarriak iruditzen zaizkit. Egunerokotasun errutinarioan pertsonaia aspergarri, gris eta ia siniestroak diren horiek, saltinbanki alai eta kanpetxano bihurtzen zaizkigu, jubilatu alemanen hoteletako animatzaile haien modura. Idi-demako harri bati tiraka imintzioak egiten, bizikletan hankartea larrutu arte noraezean irriparreka, kale erdian dantzan... sekulako eszena psikotropikoak ikusi ahal izaten ditugu hauteskundeetan.
Ez dute sekula hutsik egiten. Aurtengoan ere sabela lehertu arte parrezka aritzen naiz albistegiak ikusten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: