ETBko errotuluan Itsua

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2008-03-17 12:05

Uste dut ETBn errotulazioak jartzen ibiltzen denak bi aukera dauzkala:

  • Gutxieneko "kulturilla orokorra" edukitzea.
  • Norberaren kultura noraino iristen den zintzoki onartzea, eta hutsuneak beteko dituzten baliabideak eskura izan eta erabiltzea.

Horrela, ez genuke berriro albisterik jasoko Arabako El Ciego herritik. Txiste txar bat dirudi. Eta errotulua behin baino gehiagotan atera zen; antza, inor ez zen gauza izan lehen hanka sartzea konpon zezaten abisu emateko.

PD: ez dakit kulturillaren akatsa den, mala letxearena, edo zerena, baina oraindik ere ETB-1en RSS laburdura jartzen diote Realari partiduetan. Realzale euskaldun honi begiek min ematen diote.


Utzi iruzkina: